Bilboko gazte mugimenduak martxan jarri du kanpaina berri bat hiriko erakusleihoetan agertzen diren publizitate sexistak eta iragarkiak kentzeko asmoarekin.
Antolakundeak azaldu duenez, Bilboko kaleetan hainbat alditan ikusi daiteke emakumeen duintasunaren kontra doazen iragarkiak. Bertan, gaur egunetako kanonetan oinarritzen dira, emakume eredu ideal bat inposatuz.
Horrek, Ernairen hitzetan, "genero rolak indartu, emakumeen gorputzen sexualizazioa bultzatu eta presio handia eragiten du kanon zurrun horietan sartu ezin diren neska gazteongan. Ondorioak latzak dira: Euskal Herrian anorexia kasuen %90a neskek pairatzen dituzte, hasiera adina 9 urteetara aurreratu delarik."
Hori dela eta, Bilboko Udalari honako hau eskatu diote:
Udalaren konpromisoari jarraituta bitartekoak jartzea egun dagoen publizitate sexista kentzeko
Hain kontrolagarriak ez diren espazioei begira, udalak telefono bat jarri dezala kexak jasotzeko eta neurriak hartzeko
Kanpaina honen aldeko atxikimenduak biltzeko sinadura bilketa abiatu dute.
Albiste hau Uriolak argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.