Emakume futbolariek azaroaren 16-17ko jardunaldian hasiko dute greba

  • Berria egunkariaren arabera, ez da akordiorik egon sindikatuen eta Kluben Elkartearen artean Madrilen egindako adiskidetze ekitaldian.

Artikulu hau CC BY-NC-ND 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko urriaren 29an - 09:29
Realeko jokalariak (Argazkia: Reala)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Grebarako tramiteek aurrera segitzen dute, eta, epeak kontuan hartuta, asteburu hau izango da jokalariek jokatuko duten azken jardunaldia, akordioa lortu bitarte. Realak larunbatean izango du hurrengo partida, Sevillaren aurka.

Lanaldiaren iraupenean dago kluben elkartearen eta futbolarien arteko desadostasun nagusia. Horrek apurtu zituen elkarrizketak, eta egoera ez da bideratu. Izan ere, lanaldia gutxienez %75ekoa izatea eskatzen dute futbolariek;  kluben elkarteak —bertan dira klub guztiak Athletic, Bartzelona eta Tacon izan ezik—, berriz, jardun erdian jarri dute muga.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Futbola
2025eko abenduaren 4
José Luis Mendilibar. Futbola eta gero, Zaldibar
"Mundu honetan ez dakizu lau hilabetean entrenatu gabe egoten"

2025eko azaroaren 19
Berriketa gutxi
Mendi tontor

2025eko azaroaren 19
51.396

Eguneraketa berriak daude