'Al Jazeera'-ko kazetariak Bilbon izan ziren joan den larunbatean bi selekzioen arteko norgehiagokaren berri ematen. Igandean igotako bideoak 340.000 ikustaldi izan ditu Youtuben soilik, eta 1.000 iruzkinetik gora pilatu.
Bideoaren azpian irakur daitezke ingelesez dauden mezuak euskaratuta.
-50.000 zalek Palestina babestu dute Espainian jokatutako lagunarteko partidan.
-Palestinako selekzioari milaka zalek egin zioten ongi etorria Bilbora iritsi zirenean euskal selekzioaren aurkako partida jokatzera.
-Palestinaren lehen partida zen Europan.
-50.000 ikusle baino gehiago bildu ziren beraiek babestera.
-"Harrigarria da zenbat bildu diren, ez dago aulkirik hutsik. Harrigarria da. Horrek erakusten du zein garrantzitsua den kausa euskaldunentzat eta palestinarrentzat".
-"Ez nuen sekula jokatu hainbesteko jendetzaren aurrean".
-Partida hasi aurretik, euskal jokalariak haurrek lagunduta sartu ziren zelaira. Palestinakoak berriz, Gazan hildako haurrak omentzeko arrosa zuriekin eta "Genozidioa gelditu" kartela atera zuten.
-Partidako diru irabaziak Mugarik Gabeko Medikuentzat bideratuko dituzte.
-Palestinako taldeak 3-0 galdu zuen baina partida Palestinarekiko elkartasunaren ikuspegitik, garaipen gisa ikusten dute, baita 2023tik Gazan hildako 800 atleta palestinarrak omentzeko ere.
-"Egunaren amaieran argi ikusten da joko politiko honetan mezua zabaldu dela. Hasieratik ikusi dugu, zelaira sartu garenean, zaleen babesa, keffiyeh zapiak gure lepoetan, eman dizkiegun arrosak. Denak zeukan esanahia. Denok bidali dugu mezu bat, Europako jendeari, mundu osoko jendeari, zer gertatzen ari den Palestinan eta zenbat aurreratu dugun".
-Espainiak Palestinako estatua aitortu zuen maiatzean, eta Israel Gazan egiten aritu den gudarekin kritiko izan da.
-"Kalejira honen helburua da Israelgo estatua isolatu behar dela, Palestinako erresistentzia defendatzea eta euskal selekzioaren ofizialtasuna aldarrikatzea".
-Zenbait hamarkadaz, Espainiaren iparraldeko Euskal lurraldeak subiranotasunaren aldeko mugimendua garatu du. Euskal Herrian jende askok bere burua identifikatzen du Palestinak askatasunaren alde daraman borrokarekin.