"Egoera jasangaitzean" daudela salatu dute Nafarroako 0-3 urte bitarteko zikloko hezitzaileek

  • Ostegunean elkarretaratzea egitera deitu dute langileek, 18:00etan Nafarroako Legebiltzarraren aurrean.


2020ko urtarrilaren 08an - 15:31

Soldatak igotzea eta hezitzaile bakoitzak bere ardurapean dituen umeen kopurua jaistea aldarrikatzen dute Nafarroako 0-3 urte bitarteko haurrak hezitzen dituzten irakasleek. Hezitzaileen plataformako kide Diana Bruño Artazcozek azaldu digunez, 0-3 Platafomakoek "alderdi politiko guztiekin hitz egin dugu, baina ez dute konpromisorik hartu".

Politikarien jarrera dela eta, Bruñok esan du "hezkuntzako lehenengo zikloak sorreratik jasan izan duela indarkeria sistematikoa". Egun, ratioak "jasangaitzak" dira hezitzaileentzat: irakasleko, 0-1 urte bitarteko 8 haur daude; 1-2 urte bitarteko 12 haur; eta 2-3 urte bitarteko 16. Ideia bat egiteko, Europako Batzordearen Haurtzaroaren Arretarako sareak adin tarte bakoitzean Nafarroan dauden ratioen erdia gomendatzen du.

EAEn ere eztabaida

Nafarroan ez ezik, Hego Euskal Herriko beste lurraldeetan ere protestan dira. Haurreskolak Partzuergoko Kudeaketako langileek administrazioaren proposamen berriaren zain jarraitzen dute, Hamaika Telebistak argitaratu duenez. Hezkuntza Sailak osteguen honetan bilera egingo dutela jakinarazi zien; hala ere, ez dute baieztapen ofizialik jaso


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hezkuntza
2024-04-28 | Edu Zelaieta Anta
Duda-muda

Ramadana bukatzear zela sortu zen zalantza irakasleen artean: familia musulmana duten ikasle batzuek adierazia zuten, ramadanaren amaieraren ospakizuna zela eta, ez zirela egun horretan joanen gelara. Ekintza horren bidez –aipatu zuen irakasle batek– argi gelditzen... [+]


Neskak eta ikasketa zientifikoak: 6 urteetatik unibertsitatera bitarteko harreman gatazkatsua

Neskek gaitasun matematiko eta zientifikoekiko txikitatik duten pertzepzio, autopertzepzio eta bizipenen eraginez, zientzia arloko ikasketei muzin egin eta bestelako karrerak aukeratzen dituzte. Hala dio ikerketa berri batek.


Palestinaren aldeko unibertsitate-sarea

EHUk Tel Aviv-eko unibertsitatearekin etorkizuneko lankidetzarako bideak ahalbidetzen dituen zibersegurtasuneko katedra bat sortu izanaren harira, bertako langileok interpelatuak izan gara hainbat lekutatik, eta esan beharra dut neurri handi batean lotsatuta sentitu naizela,... [+]


2024-04-18 | Euskal Irratiak
Tulalaika besta, Xiberoako ikastolei bultzada emateko

Hirugarren urtez Xiberoako ikastolei bultzada emanen die Tulalaika bestak.


Errendimendu akademikoaren arabera banatuko dituzte ikasleak Ipar Euskal Herrian

Ongi doazen ikasleak talde batean, zailtasunak dituztenak, bestean; maila akademikoaren arabera banatuko dituzte ikasleak datozen ikasturtean, Frantziako Estatuan. Ikasleak sozialki eta akademikoki sailkatu eta bereiztea, desoreka areagotzea eta egoera okerragoan daudenak... [+]


Eguneraketa berriak daude