Egun hauetan Bardeako tiro eremuan misilen kontrako sistemak erabili dituzte gerra-hegazkinek, armagintzako multinazional espainiarrak jakinarazi duenez. Asteartean bete dira 75 urte erregimen frankistak azpiegitura militar hori ireki zuela, eta Nafarroako Parlamentura eta Espainiako Kongresura poligonoa ixteko eskaera eramango dute hainbat talde politikok. Igandean, tiro eremuaren kontrako urteroko martxa egin zen beste behin.
Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.
Nafarroako Legebiltzarra