Dagoeneko 362 pertsona hilda, mundu osora zabaldu du beldurra 2019-nCoV izurriteak

  • 2019-nCoV koronabirus epidemiaren jarraipenean erreferentzia nagusi bihurtu den Johns Hopkins Zientzia eta Sistemen Ingeniaritzarako Zentruak une honetan (astelehena 2, 14:00etan) 17.485 kutsatu zeuzkan kontabilizatuta, horietatik 362 hilak, bat Filipinetan eta gainerakoak Txinan. Herrialde honetan hildakoen kopuruak dagoeneko gainditu du 2002-2003ko gripe atipikoak (SARS birusak) eragindakoak eta lehenbiziko aldiz Txinako agintariek nazioarteari eskatu diote zenbait material eskuratzeko laguntza.

Mediku eta sendagile militar txinatarrak Wuhango aireportura iristen. (Argazkia: Cheng Min/Xinhua)

2020ko otsailaren 03an - 13:22

Astelehen honetan Txinak jakinarazi du 57 herritar gehiago hil dituela  2019-nCoV koronabirusak, horietatik gehienak Wuhan hirian. Hubei probintziako hiriburuko jendeak hamabost egun daramatza berrogeialdian, baina agintariek nekeak dituzte izurritea hesitzen. Hain dira handiak epidemiaren neurriak ezen eta Txinako agintariek gaur lehenbiziko aldiz eskatu duten atzerriko herrialdeen laguntzak behar diren adina aurpegirako maskara, esku-larru eta babes-jantziak eskuratu ahal izateko: Txinaren produkzio ahalmena izugarria izanik ere, ezin baitira iritsi behar dituzten kopuruetara.

Gero eta ugariagoak dira Txinatik datozkeen bidaiariei sarrera itxi dieten herrialdeak, bertako biztanleak kutsatuko dituzten beldurrez, Filipinetan gertatu den gisan. Izurriteak lehenbiziko heriotza eragin du Txinatik kanpo: Filipinetan zendu da 44 urteko txinatar bat Wuhandik etorria eta agintariak harekin harremanetan egon diren guztiak aurkitu eta ikertu nahian ari dira, tartean hildakoa iritsi zen hegazkinak zekartzan bidaiari guztiak. Beldurra paranoia ere bihurtzen hasi da zenbait lekutan, hala nola Hong Kongen, non osasungintzako langileak greban sartu baitira Txinarekiko muga itxi dezaten eskatuz.

Txina, Hong Kong eta Macauz landa, Japonia da kutsatu kopuru handiena daukana gaur arte (20 jende), Tailandiak 19 dauzka, Singapurrek 18, Hego Koreak 15, Australiak 12 eta AEBek 11 orain arte.

2019-nCoV izurriak biktimak eragin ditu Txinako ekonomian ere: asteburuko geldialdiaren ostean gaur ateak zabaldu dituenean burtsak %8ko beherakadarekin ekin dio asteari.

 


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
#4
Maite Díaz de Heredia Ruiz de Arbulo
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


Eguneraketa berriak daude