Beste kolonia bat eraikitzen hasi da Israel, Jerusalem ekialdean

  • Al-Sawahreh auzoan hasi dira hainbat kolono israeldar haientzat egonleku bat eraikitzen. Antza, Abu Hussein familiarena da lursaila.


2023ko uztailaren 21a - 09:14
Azken eguneraketa:11:41
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Beste kolonia baten eraikuntza hasi dute israeldar kolonoek Jerusalem ekialdean, zehazki, Al-Sawahreh auzoan, palestinoek haien lurralde gisa aitortu dutena urte luzez. Lursaila Abu Hussein familiarena dela eta ondorioz legez kanpoko eraikuntza dela azaldu du Wafa Palestinako albiste agentziak.

Israelgo Gobernuak ekainaren amaieran Zisjordanian eraikuntzak egiteko prozedura errazteko legea onartu zuen, nahiz eta Nazio Batuek, hainbat erakundek eta gobernuek gaitzetsi.

Negozioari ateak ireki

Bien bitartean, langile eta gizarte eragileen aldarrikapenei muzin eginda, Beasaingo CAF enpresa Jerusalem erdialdea eta kolonia ilegalak lotzeko tranbiaren eraikuntzan parte hartzen ari da. Eau de CAF plataformak eta enpresako langile batzordeak behin baina gehiagotan eskatu dute CAF atera dadila "palestinarrak are gehiago baztertzea" helburu duen proiektu hortatik.

 

 

 


Israel kanaletik interesatuko zaizu...
Gerra, genozidioa eta moral bikoitza

Denok genekien gezurra zela. Ukrainari emandako babesaren atzean ez zegoen arrazoi moralik, ez zegoen giza eskubiderik, nazioarteko legedia edo demokrazia defendatzeko asmorik. Urteetan Mendebaldeak beste alde batera begiratu zuen Kievek Donbasseko biztanleria bonbardatzen... [+]


2023-11-27 | ARGIA
Su etena hasi zenetik, Israelek atxilotu dituen palestinarrak gehiago dira askatu dituenak baino

Gazan Israelek hildako palestinarrak 20.000 baino gehiago dira urriaren 7an sarraskia hasi zenetik. Jarraipena egiten ari gara.


2023-11-26 | ARGIA
Sarraskiarekin kritiko diren israeldarrak

Israel eta judutarrak, denek pentsamendu bakarra balute bezala irudikatu dute maiz hedabide hegemonikoek, Israelgo Gobernuaren erabakiekin eta indar armatuak aurrera eramaten ari diren genozidioarekin bat egingo balute bezala. Baina israeldarren eta judutarren euren artean,... [+]


2023-11-26 | ARGIA
Israelen gezurrak

Gerra eta gezurra bat doaz eta Israelek historikoki erakutsi du gezurra maneatzeko duen abilezia. Azken egunotan ere, batere garbi ez dauden Israelen bertsio ofizialak asko zabaldu dira.


Frantzia-Israel harreman estua: historian sustraiturikoa eta gaur egun berretsia

Gazan gertatzen ari den sarraskiari so egiterakoan, Frantziako Estatuaren kokapen politikoak arreta sortzen du, eragin dezakeelako Israelengan. Paris ez da Washington, baina harreman estua dauka Tel-Avivekin. Aspalditik, oinarritik eta erran dezagun premisatik: sekretupeko... [+]


Eguneraketa berriak daude