Su-etenaren gainetik pasata, Libano hegoaldean eraso egiten ari da Israel

  • Hamahiru lagun hil ditu Israelgo armadak asteartean, palestinar errefuxiatu kanpamentu baten kontrako aire erasoan. Aurreko erasoetan bezala, "talde terroristen" presentziaren aitzakia erabili du aldi horretan ere Tsahal armadak. 

     

Sidon hiriko palestinar errefuxiatuen kanpamentua jomugan hartu du Israelgo armadak azaroaren 18an. Ali Hankir

2025eko azaroaren 20an - 07:30
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Libano hegoaldeari eraso egiten segitzeko intentzioarekin dabil Israel. Deir Kifa eta Shuhur herrietako herritarrei abisua luzatu die asteazkenean: "Hezbollahren azpi-egitura terroristak jo-mugan harturik", eraso eginen die, beraz hobe handik alde egitea.

Asteartean, aldiz, Sidon hiriko palestinar errefuxiatuen kanpamentuari zioten airez eraso egin, guztira hamahiru lagun hil eta beste andana kolpatu zituzten. Aldi horretan, Hamas erakundearen entrenamendu gune baten aitzakia erabili du Tsahal armadak. Lekukoen arabera, ordea, zibilak hartu ditu Israelek jo-mugan. Libanon 222.000 errefuxiatu palestinar inguru bizi dira, NBEren arabera, eta horietatik gehienak kanpalekuetan bizirauten ari dira aspalditik.

2024ko azaroan indarrean jarritako su-etenaren gainetik pasa eta Libano hegoaldeari eraso egiten segitzen du Israelek.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Libano
2025eko uztailaren 17
Europan espetxean denbora gehien daraman preso politikoa
40 urteren ostean Georges Abdallah askatuko dute uztailaren 25ean

2025eko urtarrilaren 16
Izan zitekeen

Eguneraketa berriak daude