Eskola bakoitzak bere jangela-eredua aukeratu ahal izatea hitzartu dute Legebiltzarrean

  • Eskola bakoitzak bere jantokiaren kudeaketa-eredua aukeratu ahal izateko mozioa onartu dute ostegunean Eusko Legebiltzarreko osoko bilkuran. 


2016ko martxoaren 03an - 10:17

Eusko Legebiltzarreko osoko bilkuran izan dute hizpide eskola-jangelen auzia. Legebiltzarrak onartu du hainbat puntuko mozioa, eta hitzartu dute eskola bakoitzari aukera eman diezaiotela nahi duen kudeaketa erdua aukeratzeko: catering, autokudeaketa, edota beste erakunde lokalak.

Era berean, onartu dute catering sistema aukeratzen duten eskolek aukera izatea aurretiaz Jaurlaritzak homologatutako catering enpresa hautatu eta zuzenean negoziatzeko. Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatu dio egungo kudeaketa zehazten duen araua aldatu eta kudeaketa-eredu berriaren araudia osatzeko Jantoki Batzordea sortzea. Lehiaren Euskal Agintaritzak catering enpresei jarritako isunen 18 milioi euroak eskoletako sukalde eta jangelak egokitzera eta kudeaketa eredu berria martxan jartzera bideratu ditzala ere hitzartu dute.

Beste eskola-jantoki eredu baten aldeko mobilizazioa

Eskola-jantoki osasuntsuago, hurbilago eta bidezkoagoaren alde mobilizazioa egin du Gure platera, gure aukera plataformak Legebiltzarraren atarian mozioa eztabaidatzen ari ziren bitartean.

Plataformaren arabera, 16 milioi menu baino gehiago banatzen dira urtero Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako eskoletan. Otordu horiek guztiak zazpi catering enpresek kudeatzen dituzte. Horren arrazoia da Eusko Jaularitzak onartutako 2000ko martxoko Legea; ondorioz, sukaldeak desagertu egin dira pixkanaka eskoletatik, eta dagoeneko janaria ez da eskoletan bertan prestatzen. 

Plataformako kideek jakinarazi dutenez, zerbitzu hori kudeatzen duten zazpi enpresek 12 urte daramatzate prezioak ezartzen merkatua beraien artean banatzeko, “familiei eta erakunde publikoei iruzur eginez”. Hori dela eta, uste dute gaur egungo kudeaketak “porrot” egin duela, eta eskatu dute 2000. urtean onartutako arautegia aldatzeko. Lege berriak aukera eman behar die “horrela nahi dutenei”, eskolako jangela zentroak berak kudeatzeko, eta Eusko Jaurlaritzak bidea erraztu behar die hori eskatzen duten eskolei. Horretarako, “ezinbestekoa da Eusko Jaurlaritzak gidatutako eta hainbat eragilek parte hartuko duten lan-mahaia sortzea”, gaineratu dute plataformako kideek. 

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Eskola jantokiak
Bultzatu den elikadura politikaren ondorioak:
Nekazariak kaleetan eta gurasoak haurrekin plazetan protestan

Nekazariak protestan ari dira, baina eredu agroindustrialak hartu du lidergoa. "Itun Berdea" ere, Europar Batasunaren hurrengo hamarkadako estrategia nagusia zena, pikutara bota dezakete, begirik kliskatu gabe. Bitartean, euskal eskoletan zorriak eta harrak... [+]


Ikastetxeetan jantoki-zerbitzua ematen zuen Serunion enpresari kontratua eten dio Jaurlaritzak

Ikasturtean zehar enpresaren jantoki-zerbitzuak hainbat ikastetxeetan sortutako “arazoengatik” eten dute kontratua.


Ikastetxeentzako bestelako jantoki eredu baten inguruko azterketa egingo du Hernaniko Udalak

Herriko ikastetxe eta ikasle guztientzako bestelako jantoki eredu bat bideragarria ote litzatekeen aztertzea izango du helburu lanketak. Hernaniko ikastetxe bakoitzeko gurasoen ordezkariarekin elkarlanean egingo dute.


Gasteizko Salburuako ikastetxeek sukalde propioa nahi dute, baina Jaurlaritzak ez die bide ematen

Arantzabela, Errekabarri eta Salburua ikastetxeek sukalde propioa nahi dute, auzoko eskoletako jangelak hornitzeko, baina hilabeteak joan hilabeteak etorri, administrazioaren erantzunik gabe jarraitzen dutela salatu dute: "Arduragabekeria eta utzikeria zantzuak sumatzen... [+]


2023-11-23 | ARGIA
Hernaniko ikastetxeetako jangeletan oihalezko ahozapiak erabiltzen hasi dira paperezkoen ordez

Hernaniko ikastetxe guztietako Haur Hezkuntza zikloan eta ikastetxe bateko Lehen Hezkuntza zikloan jangelan oihalezko ahozapiak erabiltzen hasi dira, paperezkoen ordez. Udalak izan du ekimena eta berak erosi ditu 213 ikaslerentzako kotoizko zapiak herriko oihal denda batean... [+]


Eguneraketa berriak daude