Bendeja masiboa astelehenero Getxon: “Ez gara delinkuenteak, gure barazkiekin osasuna eman eta gosea asetzen dugu”

  • Getxoko Itzulbaltzetan abuztuaren 12an udaltzainek baserritar bati barazkiak errekisatu izana salatzeko egin dute protesta Uribeko Kostako Agroasanbladak deituta.


2019ko abuztuaren 22an - 12:33
Bendeja masiboan ere izan ziren Getxoko udaltzainak (arg: Hiruka.eus)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Astelehenean ehun lagun inguru bildu ziren Itzulbaltzetako elizpean "bendeja masiboa" irudikatzeko. Astebete lehenago udaltzainek baserritar bati barazkiak errekisatu zizkioten, hor egoteko "udalaren baimenik" ez zuelako. Baserritarrak hainbat egun zeramatzan sasoi zehatz honetako barazkiak saltzen, bendeja egiten den ohiko moduan.

Baserritarrari babesa emateaz gain, ekimenarekin Getxoko Udalaren jarrera salatu nahi izan dute, elikadura "arduratsu eta osasuntsuaren" aldeko diskurtsoa zabaltzen duen bitartean "kontsumo masiboak, elikadura gaixotuak eta gizarte eredu indibidualista garatzen dituzten merkatal zentroak" babesten dituelako, agroasanbladako kideen esanetan. Hala, autokontsumo taldeetatik haragoko beste bide batzuk jorratzen jarraituko dutela ohartarazi dute, tartean Erromo-Itzulbaltzetako "noizean noizko azokatxoa". Hurrengo astelehenetan ere bendeja masiboarekin jarraitzeko asmoa agertu dute.

Aste honetako bendejan, udaltzainek kalteturiko baserritarra ere izan da, eta Hiruka.eus-i azaldu dio denbora laburrean sasoiko barazkiak saltzen dituztenez, bera bezalako ekoizleei ez zaiela komeni erregulazio batean sartzea; horregatik eskatu die udaltzainei "bakean uzteko".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Elikadura burujabetza
2025eko uztailaren 28
Udako azoka ekologikoak
Aurtengo hamabi plazak

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!