Jantegi bat osoki lekuko ekoizpenekin eta produktu biologikoekin, posible da

  • Esperientziaren bitartez posible zela erakutsi nahi zuen Biharko Lurraren Elkarteak (BLE). Horretarako elkarlanerako egitura egokia zuen Bidarteko jantegia ta bere lan taldea. Aste batez, osoki lekuko eta biologikoak diren oinarriekin sukaldatu dute.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2025eko urriaren 21ean - 07:00
BLE elkarteko kide den Iñaki Etxeleku eta Nikolas Mendiboure lehendakaria, Irisarriko Etxexuria etxaldearen pentzeen erdian. Gure Irratia
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Urriaren 6tik 10era, egunero kasik 850 apairu egiten dituen Bidarteko jantegi kolektiboak bere desafioa bete du. Egunero eskola edota adindunentzat bazkariak egiten ditu herriko jantegiak. Eta BLE elkartearekin elkarlanean, kalitatean ozka bat eman dute. Hurbileko laborariekin elkarlanean, Les Pieds Dans le Plat kolektiboko Dordoinako sukaldari formatzaile batzuei esker, kalitatezko janari ona proposatu dute, orain arteko kostu berdintsuarekin.

Bidarteko kantinako langileak partaide onak izan dira BLErentzat, jada ainitz egiten baitzuten bide hortarik - haien ogia egiten dute jada adibidez. Aste horren helburua argia zuten, Ipar Euskal Herriko beste jantegi kolektiboei, Herriko etxeei baita Euskal Elkargoari ere, erakustea, elkarlana eta nahikeriarekin posible dela kalitatezko elikagaia proposatzea. Bilana egiteko, Arantxa Idieder mintzatu da BLE elkarteko lehendakaria, Nikolas Mendiboure, eta kide den Iñaki Etxelekurekin.

 


Elikadura burujabetza kanalean gehiago
2026ko otsailaren 18
Europako nekazaritza politikak
Nekazarien iragarritako heriotzaren kronika

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.