Jarkiko bi kide Bilboko Gobernu Zibilean kateatu dira

  • Astelehen goizean Jarki antolakundeko bi kide Bilboko Gobernu Zibilean kateatu dira Durangon abenduaren 6an egingo duten manifestaziora deituz. Eraikin horretan kateatuta, Espainiako Estatuaren sinboloak seinalatu nahi izan dituzte, adierazi dutenez. Ertzaintza bertaratu da kideen kateak moztera eta hauek identifikatzera.

Jarki

2025eko azaroaren 10ean - 16:11
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Abenduaren 6an 19:00etan hasita, manifestazioa deitua du Jarkik Durangon. 

"Espainiako eta Frantziako estatuek inposatutako instituzio, legedia eta erregimenekiko apurketa beharrezkoa da. Beharrezkoa da Euskal Herriko langileon mesedepeko kontraboterea oinarri duen alternatiba iraultzailearen eraikuntzarako. Beharrezkoa da Euskal Herriko langileak azpiratuta mantentzen dituen uztarria apurtu, eta esplotaziorik zein zapalkuntzarik gabeko etorkizunari bidea emateko. Beharrezkoa da Euskal Herriko nazio izaeraren aitortzarako ez ezik, hau bere etorkizunaren lemaren jabe ere izateko. Apurketaren bitartez igarotzen baita estatuen botere eta neurrigabekeriaren amaiera eta Euskal Herriko langile klasearen proiektu politikoaren gauzapena", adierazi zuten deialdia egitean.

Ertzaintzak askatu eta identifikatu ditu. Jarki

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Politika
2025eko abenduaren 4
Berriketa gutxi
Poltsa

Eguneraketa berriak daude