film laburra
Hartza zu
2017-05-16
Hartza zu

2017ko Bertsomovieda lehiaketako helduen lehen saria irabazi duen lana. Txakur Gorria sormen taldeak egindakoa, Isuo Sasia, Kezman eta Leire Amenabarren laguntzarekin.

HARTZA ZU

Kardiograma baten lerroa,
gelditu ezin duzun noria
zimeldu mozorroa inertziz eroria (bis)
gaur zure lozorroa
da minen hilobia.

Agian hautespen naturalak
kondenatu zituen fuerteak
joan dira itzalak
gordeitzazu erpeak (bis)
orain bi betazalak
dira zure aterpeak.

Larrua denboraren garraio
hasperenaren tik-tak ozena
udaberrian jaio
aldatu da eszena (bis)
nori kontatzen zaio
zure ametsik luzeena?

Ziklo zaharren erretenean
azal berri hauskor bat daukazu
indartzen zarenean
zuretzako hartzazu (bis)
sentituz azkenean
zure baitan hartza zu.

Egilea(k):
Txakur Gorria
Erlazionatutako bideoak
film labur gehiago