Erreproduzitu bideoa
film laburra
Edonork Ez Luke
2019-12-18

Eider Rodriguezen Bihotz handiegia liburuko "Ez duzu ezer arraroa antzematen?" narrazioan oinarritutako film laburra.

Zortzi urteren ondoren, Hegoa amaren etxera bueltatuko da, Hendaiara. Ez zaie erraza egingo hainbeste denboran askatutako haria jarraitzea. Amak zaintzea eskatuko dio alabari, izan ere eskuak aldatu zaizkiola aitortuko dio, bereak sentitzen ez dituela. Baina Hegoak hasiera batean ez dio halako zainketarik emango. Xare lagunarekin hitz egiterakoan, protagonistak dudan jarriko du ama-alaben arteko zaintza trukea.

Fitxa

  • Dardara Sorkuntza Lantegiaren lana
  • Zuzendariak: Enara Gartzia, Elkoro Aristizabal, Ainhoa Olaso Sopelana
  • Aktoreak: Maika Etxekopar, Amaia Irazabal, Bernadette Irazoki
  • Kamera operadorea: Heidi Otaduy
  • Soinua: Ane Landa
  • Making of-a: June Monroy
  • Ilustratzailea: Irati Eguren
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.