Erreproduzitu bideoa
film laburra
Beti bezperako koplak
2020-05-10

Santa Ageda bezperako ospakizuna abiapuntutzat hartuz —non jendea eta bertsolariak etxez etxe joaten diren festa giroan, koplak kantatzen makilek ezarritako erritmoan—, Maialen Lujanbio bertsolariak genero indarkeriaren salaketa gordina egiten du. Bertsoz bertso, indarkeria matxistaren agerpen ezberdinak salatzen dira, bai eta hura gainditzeko gure ezintasuna ere. Kopla hauek aitzaki hartuta, hogei artista gaztek sortze-lan kolektibo bat zuzentzen dute animazio teknika ezberdinak erabiliz.

Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...