Erreproduzitu bideoa
film laburra
Gaueko txanda
2020-08-10

Oharra: Ezin baduzu ikusi, sakatu "Watch on Vimeo" botoian.

Gaua iritsi da Donostiako La Paz auzo txirora. 40 urte pasatxo dituen Meryk zigarroari azken zurrupadak ematen dizkio bere pisu txiki eta kaxkarraren leiho bakarrera aterata. Seme-alabak bere Hego Amerikako sorterrian utzita etorri behar izan zuen Euskal Herrira eta umeen falta jasangaitza egiten zaio bere bakardadean.

Gauero autobusa hartzen du Donostiako erdigunera, garbitzaile modura gaueko txanda tokatzen baitzaio antzoki batean. Antzezlana amaitu ondoren iristen da antzokira. Publikoa eta antzezlea joan dira, eta antzokia hutsik geratu da. Merry harrera ingurua garbitzen hasten da, poliki eta motibazio gabe lan egiteak dakarren nagikeria horrekin, baina gaurkoa ez da betiko txanda monotonoa izango Merryrentzat. Gaur, sekula garbitu ez duen leku bakarrera sartuko da, aktorearen kamerinora. Eta horrek bizitza aldatuko dio... minutu batzuetarako behintzat.

    Zuzendaria: Izaskun Arandia
    Aktoreak: Enriqueta Vega eta Patricia Urrutia
    Argazki zuzendaria: Amara Mosteiro
    Gidoigilea: Izaskun Arandia
    Ekoizpen burua: Itziar Otxoa
    Arte zuzendaria: Lierni Izagirre
    Zuzendari laguntzailea: Maider Oleaga
    Ekoizlea: Kristina Zorita
    Kamera laguntzaileak: Uxue Jimenez eta Heidi Otaduy
    Zuzeneko soinua: Jokin Valenzuela
    Muntaketa: Iban del Campo
    Arte laguntzailea: Natalie Garrido
    Lokalizazioak eta kredituak: Angel Aldarondo
    DIT: Maitane Carballo
    Iraupena: 15 minutu eta 16 segundo

Egilea(k):
Izar Films