Ekonomia > Sindikalgintza > ELA

Kanal guztiak
  x Itxi
Ekonomia
English
Euskal Herria
Euskara
Gizartea
Historia
Ingurumena
Iritzia
Komunikazioa
Kultura
Nazioartea
Politika
Zientzia
2017-02-26 | Dabi Piedra

Otsail osoan grebara deitu ditu ELAk Bizkaiko erresidentzia pribatuetako beharginak. Lantaldeak handitzeko eta baldintzak hobetzeko eskatzen dute, erabiltzaileei kalitatezko zerbitzua eman ahal izateko. Diru publikoa ere tartean denez gero, esku hartzeko deia egin diote langileek Bizkaiko Foru Aldundiari.

ELA kanaleko multimediak

Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.

ELA
Sakonean
"Akordio handia" lortuta amaitu dute 315 eguneko greba Gipuzkoako errepideen zainketa langileek

Akordioa lortu dute ELAk eta Gipuzkoako errepideen mantentze lanetako enpresek urtarrilaren 13an. Bizkaiko zahar-etxeetan, aldiz, grebarako dei egingo du ELAk otsail osorako.  


2017-01-14 | ARGIA
Eragileen adierazpenak Bilboko manifestazioaren aurretik

Bilboko mobilizazioan parte hartu duten eragileetako batzuek hedabideentzako adierazpenak eskaini dituzte manifestazioa abiatu aurretik. Hona hemen laburpen bat:


2017-01-04 | Xabi Anza
Prozesu independentista, burujabetza sozialetik

Plazera da lagun baten liburuaren edizioaren lekuko izatea. Hau gainera, sindikalismoaren apasionatua izateaz gain, zure idazkari nagusia izan bada, plazera harrotasun bihurtzen da, militanteek beti militante izaten jarraitzen duten erakunde baten parte sentitzearen harrotasuna. Eta, nire kasuan bezala, ELAren fundazioaren arduradun bazara, zeinak bilatzen duen sindikalismoaren aspirazio eta itxaropenek behar eta merezi duten oihartzuna lortzea, orduan harrotasuna gogobetetze bihurtzen da... [+]


2016-12-13 | Unai Brea
250 erreklamazio aurkeztu ditu ELAk, EAEko esparru publikoko behin-behineko lanpostuen aurka

ELA sindikatuak jakinarazi du azken hilabetean 250 erreklamazio inguru aurkeztu dituela EAEko sektore publikoko kontratazioak direla eta. Modu horretan, Europako Justizia Auzitegiak emandako epaiak betearazi nahi dituzte.


Sidenorreko 1.500 langileen etorkizunaz hitz egiteko bilduko dira enpresako ordezkariak eta sindikatuak

Maltzagako planta itxi eta gainerako lantegietan enplegu orduak murriztu nahi ditu Sidenor enpresak, ehunka kaltetuz. ELA eta LAB sindikatuek azaldu dute ez daudela ados enpresak aurkeztutako neurriekin.  


2016-11-29 | ARGIA
Lan mundua euskalduntzeko egitasmo pilotua abiatuko dute ELAk eta LABek Urola Kostan

Lan mundua euskalduntzeko bidean egitasmoa bateratua aurkeztu dute ELA eta LAB sindikatuek, Euskararen Nazioarteko Egunaren (abenduak 3) ingurumarian. Azaldu dutenez, 2017ko urtarrilean jarriko dute martxan proiektu pilotua, Urola Kostan, eta Kontseiluarekin batera jardungo dute egitasmoa aurrera ateratzeko.


Errepideetako greba konpondu gabe iritsi da negua Gipuzkoara

Azaroaren 15ean jarri zuen indarrean neguko bidezaintza plana Gipuzkoako Aldundiak. Elurteei aurre egiteko langile kopurua erdira jaitsi du foru erakundeak eta ELAk azalpenak eskatu dizkio.


Errepideetako greba konpondu gabe iritsi da negua Gipuzkoara

Asteartean jarri zuen indarrean neguko bidezaintza plana Gipuzkoako Aldundiak. Elurteei aurre egiteko langile kopurua erdira jaitsi du foru erakundeak eta ELAk azalpenak eskatu dizkio.


2016-11-03 | Arabako Alea
Arabako pediatria zerbitzua "kolapsatuta" dagoela salatu du ELAk

"Osakidetzaren utzikeria dela-eta", haurrak artatzeko zerbitzuaren "gainbehera" kritikatu du sindikatuak.


Bizkaiko zahar etxeen gatazka, konponbidetik urrun

Bizkaiko zahar etxeetako langileek, aurten 32 egun greban egin eta gero, beste lanuzte bat hasi dute, oraingoan hiru astekoa. Patronalekin akordiorik lortu ez eta ELAk urteko laugarren lanuztera deitu ditu langileak.