Aste honetan greba egingo dute Gipuzkoako Lidleko langileek

  • Ostegunean eta larunbatean izango dira lanuzteak, Lidl supermerkatuetako beharginen lan-baldintzak hobetzearen alde.

Artikulu hau CC BY-SA 2.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2023ko abenduaren 7an - 07:17
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Gipuzkoako Lidl supermerkatuetako langileek greba egingo dute aste honetan, euren lan-baldintzen defentsan. Zehazki, ostegunean eta larunbatean joko dute lanuztera, enpresak entzungor egin baitie langileen ordezkariek (LAB eta ELA sindikatuak, gaur egun) mahaira ateratako eskaerei. Oraingoz, zuzendaritzak ez du eskaerei buruzko erantzun argirik eman.

Beharginen eskarien artean daude honako puntuak: maiatzetik irailera bitartean, udako larunbat arratsaldeetako lanorduek aparteko lanorduen balioa izatea; abenduaren 24ko eta 31ko jaiegunetan, lanaldia gehienez 15:00etan bukatzea; langileen seme-alabek 14 urte bete arte irautea eszedentziak eta lanaldiaren murrizketak; garraioari lotutako plusa izatea lantegitik 2 kilometro baino gehiagora bizi diren beharginek; prestakuntza-plusa jasotzea; lan-kategoriak Gipuzkoako Industria eta Elikadurako hitzarmenean jasota dauden kategoria altuagoekin parekatzea, eta abar.

Aurreko urteko apirilean ere grebara jotzekotan egon ziren Gipuzkoako Lidleko langileak, soldatak igotzearen eta lan-karga murriztearen alde. Dena den, enpresako zuzendaritzak hainbat eskaera kontuan hartuta eta onartuta, sindikatuek bertan behera utzi zituzten greba eta mobilizazio deialdiak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Langile borroka
2025eko azaroaren 5
Gorka Perez de Mendiola. Lorezaina sei hilabetez greban
"Grebaren amaiera bidearen hasiera besterik ez da"

Eguneraketa berriak daude