Sindikatuek Eusko Legebiltzarrean plazaratu dituzte beren kezkak asteazkenean. Steilas, ELA eta LABek bakoitzak bere proposamenak egin arren, zehaztasuna falta salatu dute guztiek. Ikastolen Elkarteak ere bere egin du sindikatuen salaketa.
Steilas, ELA , LAB eta Ikastolen Elkarteak Eusko Legebiltzarrera eraman dituzte Hezkuntza Lege berriaren proiektuarekiko dituzten zalantza eta kritikak. Guztiek salatu duten zehaztasun faltaz gain, beste hainbat gai izan dituzte hizpide, hala nola euskara, publikotasuna, doakotasuna eta laikotasuna.
Berriak eskainitako informazioaren arabera, ELA eta Steilas sindikatuak legearen aurreproiektuaren kontra daudela azpimarratu dute. Ainhoa Astigarraga eta Javi Kerexazu Steilaseko kideen ustez, legeak pribatizazioari ateak irekiko dizkio, eta segregazioarekin amaitzeko ezintasunak dituela salatu dute.
ELAren esanetan, lege proiektuak doakotasun erreala eta laikotasuna ez ditu bermatzen: “Batetik, kuota gehigarriak kobratzen jarraitu ahalko delako, eta, bestetik, ez duelako espaziorik izango hezkuntza sistema laikorako”.
LABeko bozeramaileek, Irati Tobar eta Amaia Urrutiak, proposamen zehatzak egin dituzte euskararen alorrean. Sindikatuak dio euskal curriculuma hobetzeko eta osatzeko prozesua jaso beharko lukeela Hezkuntza Lege berriak. Bide batez, ikasleei B2 euskara maila eskatzearen alde agertu da, baina “planifikazio” bat egon dadila aldarrikatu du. Ikastolen Elkarteko lehendakari Koldo Tellituk ere, B2 maila ziurtatzeko proposamena egin du: “B2 maila kanpo ebaluazioaren bidez frogatu behar da”.
Manifestazioak hiriburuetan
Euskal Eskola Publikoaz Harro Topaguneak manifestazioak deitu ditu Hezkuntza Legearen Aurreproiketuaren kontra. Ostiralean izango dira, ekainaren 9an, arratsaldeko 18:00etan, eta Donostian Bulebarretik, Bilbon Plaza Eliptikotik eta Gasteizen Plaza Berritik abiatuko dira.
Ikasturtea abiatzearekin bat, eta urte politiko berrian ere Hezkuntza Legea erdigunean izango dela-eta Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, Euskalgintzaren Kontseiluak sinadura bilketa hasi du, "lege horrek euskara gehiago izan dezan bermatu nahi duena".
Euskal Herria banatzen duten hiru eremu administratiboetan hezkuntzan euskararen egoera ezberdina izanik ere, guztietan aldaketak egitea beharrezkoa dela azpimarratu du.
Euskarari egurra eman eta eman ari da Espainiako Justizia azken aspaldian. Azken aizkorakada (artikulu hau uztail erdialdean idatzitakoa baita) Auzitegi Konstituzionalak eman dio. Susmatzekoa da aurrerantzean beste batzuek ere indar berriz ekingo diotela gure hizkuntza honi... [+]
46 agerraldi entzun dituzte politikariek Eusko Legebiltzarrean, EAEko Hezkuntza Legea hizpide. Lege-proiektuari ekarpenak eta zuzenketak egitea zen helburua, eta ekarpen bezainbeste kritika helarazteko baliatu dute eragileek: publikotasuna, euskara, laikotasuna, doakotasuna eta... [+]