Gipuzkoako metalgintzan ELAk eta UGTk akordioa lortu dute Adegirekin

  • Negoziazio mahaiaren zortzigarren bileran etorri da akordioa ostegun honetan eta 30.000 bat langileri erangingo die. ELAk (ordezkaritzaren %47,8) eta UGTk (%4,3) sinatu dute, eta LABek (%35,8) eta CCOOk (%12.2) ez. Akordioak lau urteko iraupena izango du.


2023ko maiatzaren 11n - 13:40
Argazkia: ELA

Aurreakordioaren arabera, soldatak %5 igoko dira 2023an; KPIa gehi %0,7 2024an; eta 2025ean eta 2026an KPIa igoko da. KPIaren igoera %5,7koa izan da Hego Euskal Herrian 2022an. ELAk adierazi duenez, Hego Euskal Herriko metaleko soldata onenak bermatzen jarraitzen du hitzarmenak. "Ondorioz, adibide gisa: Eibarren edo Ermuan lehen mailako ofizial gisa lanean diharduen langileen arteko aldea 6.000 euro baino handiagoa izango da, eta lizentziadunen edota ingeniarien artean are handiagoa: Gipuzkoan 44.000 euro kobratuko dituzte, Araban eta Nafarroan baino 15.000 euro gehiago, eta Bizkaian baino 8.000 euro gehiago”.

LAB ez dago konforme balorazio horrekin, oinarrizko soldata baino gehiago irabazten dutenen soldata KPIaren %85 bakarrik igoko delako, eta ondorioz, langile gehienei igoera hori ezarriko zaielako. Sindikatuak adierazi duenez, alor hori hobetzeko, sei greba egun proposatu zituen maiatza eta ekainerako.

ELAk dio martxoan helarazi ziela gainerako sindikatuei akordioa lortzeko borondatea, eta elkarrekin negoziatzeko aukera ere bai; areago, Adegik negoziazioa etenez gero sei eguneko greba proposatzen zuela maiatza eta ekainerako, eta sindikatuek ez zutela nahi izan. ELAk gogorarazi du Gipuzkoako greben %88,17 egiten dituela.

Akordioaren beste atal batzuk

Subrogazioa: Azpikontratatutako langile guztientzako subrogazioa jasotzen du hitzarmenak. ELAren arabera,"horrek egonkortasuna emango die sektoreko pertsona prekarioenei".

Urteko lan orduak: 2024an 1.695 ordu izango dira, orain arte baino bi ordu gutxiago. ELAren esanetan, horrekin lortu dute Gipuzkoa eta Nafarroako metalgintzak estatu osoko lan ordu txikienak izatea.

Bajak: Lanari lotutako gaixotasunen edo istripuetan, soldata osoa jasoko dute langileek.

Euskara: 50 langiletik gorako enpresa bateko langileen ordezkaritzak hala eskatzen badu, enpresako zuzendaritzak hizkuntzaren normalizazioari heldu beharko dio.

LGTBIQ+ eskubideak: Genero trantsizioa egiten ari den edozein langileren nortasun berria onartu beharko du enpresak.

Guraso bakarreko familiak: Zortzi ordu gehiago izango dute seme-alabei laguntzeko mediku kontsultetan.

Adegik azpimarratu du gatazkarik gabeko bost hilabeteren ondoren lortu dutela akordioa, hori ona dela eta “akordioak lansari txikienak dituzten langileak babesten dituela, haiek izango dituztelako soldata igoera handienak”.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Metalgintza
Bizkaiko metaleko grebalariak epaitegietan deklaratzen hasi dira

Hitzarmena berritzeko negoziazioetan zegoen blokeoagatik deitu zuten grebara, eta istiluak izan ziren Ertzaintzaren eta manifestarien artean.  22 grebalariren aurkako prozesu judizialak abiatu dituzte, desordena publikoak eta agintarien aurkako erasoak leporatuta.


Bizkaiko metalgintzako langileek gehiengo sindikalaren eta patronalaren arteko ituna berretsi dute

CCOO, LAB eta UGT sindikatuek beren afiliatuen artean egindako batzarretan langileek baiezkoa eman diote FVEM patronalarekin negoziaturiko lan hitzarmenari baiezkoa ematea. Hamaika eguneko greba eta hainbat mobilizazioren ostean dator akordioa. ELAk oraindik ez du erabakirik... [+]


Bizkaiko metalgintzako enpresa batzuek FVEMetik irtetea erabaki dutela dio LABek

Bizkaiko metalgintzako patronala lan hitzarmenaren negoziazioan egiten ari den kudeaketa ikusita, enpresa batzuek FVEM elkartetik irtetea erabaki dute, sindikatu abertzalearen arabera. Laugarren egunean Ertzaintza ez da grebalarien kontra oldartu, eta pikete eta protesta... [+]


Ertzaintza metalgintzako grebalarien kontra oldartu da eta hainbat zauritu eragin ditu

Bizkaiko metalgintzako hirugarren greba egunak tentsio une ugari ekarri ditu, ertzaintzak langileen kontra egin ondoren. Gutxienez lau pertsona ospitalean artatu behar izan dituzte asteazkenean. Sindikatuek, lantegien eta FVEM patronalaren egoitzaren aurrean egin dituzte... [+]


2022-11-28 | ARGIA
Aste osoko grebari ekin dio Bizkaiko metalgintzak, babes handiarekin

Patronalak egindako azken proposamenari eskas iritzirik, Bizkaiko metalgintza sektorean aurtengo hirugarren greba deialdia egin dute sindikatuek; astelehenetik ostiralera iraungo dute lanuzteek. Lehen egunean grebak izandako babesa zabala izan dela adierazi dute.


Eguneraketa berriak daude