Bixente Lertxundi presoa torturatuta hil zuten Martuteneko espetxean

Duela
63
urte

1962ko abenduaren 27an,

Bixente Lertxundi Maioz preso anarkista donostiarra gogor jipoitu zuten Martuteneko espetxezainek, eta hilzorian aske utzi zuten, ez zedin barruan hil.

Espetxearen ondoan dagoen Donostiako Txominenea auzoan aurkitu zuten eta ordu gutxira hil zen ospitalean. Lagundu zioten bizilagunei behin eta berriro errepikatzen zien: “Hil egin naute, hil egin naute”.

Lertxundi Gros auzokoa zen, arrantzalea lanbidez eta anarkista konbikzioz. Agintari frankistek jo-puntuan zeukaten aspaldian bere ibilerengatik.

Grosen pintaketa batzuk egiten harrapatu zuten eta horregatik sartu eta jipoitu zuten espetxean. 

Ez da inoiz inor epaitu hilketa honengatik eta bere senideek egia eta erreparazio eske jarraitzen dute.

Iturria:

Joseba Zabalza, Gogoan hartzeko izenak. (Euskal Memoria)

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
115
urte
Duela
195
urte