Espainiako Poliziak 34 gazte independentista atxilotu zituen, Segiren aurkako sarekadarik handienean

Duela
16
urte

2009ko azaroaren 24an,

Segi gazte antolakundearen aurkako sarekada egin zuen Espainiako Poliziak. 34 gazte atxilotu zituzten gauez, eta beste zortzik ihes egitea lortu zuten.

Segiren aurka eginiko sarekadarik handiena izan zen 2002an legez kanpo utzi zutenetik. 100 miaketa baino gehiago egin zituen Poliziak eta azkenean 40 kideren aurkako epaiketa formulatu zen. "Descabezada la cantera de ETA", adierazi zuen Rubalcabak.

Atxiloaldian torturatu egin zituztela salatu zuten gazte askok Grande-Marlaska epailearen aurrean. 750.000 euroko fidantza ordainduta kalean utzi zituzten denak eta 2014ean Espainiako Auzitegi Nazionalak guztiak absolbitu zituen.

Atxiloketek haserre handia eragin zuten Euskal Herrian eta milaka pertsona atera ziren kalera protestan Bilbon egindako manifestazioan.

Hauek dira azkenean absolbitu zituzten 40 gazteak: Irati Mujika, Ainara Bakedano, Jon Anda Velez de Mendizabal, Jon Ziriza, Gaizka Likona, Olatz Izagirre, Ion Telleria, Aitziber Arrieta, Garazi Rodriguez, Maialen Eldua, Eihar Egaña, Euken Villasante, Mikel Ezkiroz, Mikel Aiestaran, Xumai Matxain, Aritz Lopez Ugarte, Asier Coloma, Eñaut Aiartzaguena, Mikel Arkaitz Totorika, Nahia Elena Aguado, Idoia Iragorri, Xabier de la Maza Peña, Haritz Petralanda, Ibai Esteibarlanda, Carlos Renedo Zuriñe Gogenola, Jon Liguerzana, Nestor Silva, Unai Ruiz Pou, Goizane Pinedo, Jagoba Apaolaza, Zumai Olalde Saez de Uragain, Aitor Liguerzana, Bittor Gonzalez, Amaia Elkano, Garbiñe Urra, Itxaso Torregrosa, Oier Zuñiga Perez de Urabain eta Fermin Martinez.

Iturria:

ARGIA, Segi auziko 40 gazteak absolbituak (ARGIA, 2014ko ekainak 11).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik