88.000 urteko hatz zati baten garrantzia

  • El Nefud basamortuan (Saudi Arabia) , Al Wusta izeneko aztarnategian, Homo Sapiens espeziearen hatz fosilizatu bat aurkitu dute eta, uranio serieen bidez, Max Planck Giza Historiaren Zientzia Institutuak 88.000 urtetan datatu du.

(Argazkia: Ian Cartwright)(Argazkia: Ian Cartwright)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Nature Ecology & Evolution aldizkarian jakinarazi dituzte ikerketaren emaitzak:  Arabiako penintsulan aurkitutako gure espezieko lehen arrastoa da eta Afrika nahiz Mediterraneo ekialdetik kanpo aurkitu den Homo Sapiens hezurrik zaharrena.

Hatz baten erdiko falangea besterik ez da, 3 cm inguruko pieza, baina berak bakarrik adierazten du gure espeziearen lehen dispertsioa, Afrikatik Eurasiara hedatzeko prozesua, orain arte uste baino zabalagoa izan zela.


Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!