El Nefud basamortuan (Saudi Arabia) , Al Wusta izeneko aztarnategian, Homo Sapiens espeziearen hatz fosilizatu bat aurkitu dute eta, uranio serieen bidez, Max Planck Giza Historiaren Zientzia Institutuak 88.000 urtetan datatu du.
Nature Ecology & Evolution aldizkarian jakinarazi dituzte ikerketaren emaitzak: Arabiako penintsulan aurkitutako gure espezieko lehen arrastoa da eta Afrika nahiz Mediterraneo ekialdetik kanpo aurkitu den Homo Sapiens hezurrik zaharrena.
Hatz baten erdiko falangea besterik ez da, 3 cm inguruko pieza, baina berak bakarrik adierazten du gure espeziearen lehen dispertsioa, Afrikatik Eurasiara hedatzeko prozesua, orain arte uste baino zabalagoa izan zela.