Emakumeen segurtasuna handitzeko, gauean geltokien artean jaisteko aukera emango du Bilbobusek

  • Urtarrilaren 25ean Bilbobusek onartuko duen araudi berrian txertatuko dute neurria. EH Bilduk proposatu eta udal gobernuak onartu du.


2018ko urtarrilaren 18an - 11:10
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Bilbo ez da aurreneko hiria izango neurri hau martxan jartzen. Aurrez beste hiri batzuetan martxan dago sistema hau, Donostian besteak beste. EH Bilduko Bruno Zubizarreta zinegotziaren esanetan “harrera ona” izan du neurriak eta horregatik proposatu dute.

Neurriaren helburua emakumeei segurtasun handiagoa ematea da. Bidaiariak “helmugatik gertuago” geratuko dira, “erasoen aukera murriztuz”. Geltokira heldu aurretik geratzeko aukera izango baitu autobusak, erabiltzailea egokien datorkion lekuan utziz.

Udalbatzak jakinarazi du, neurria, urtarrilaren 25ean onartuko duten Bilbobusen araudi berrian txertatuko dutela, nahiz eta oraindik ez dakiten noiz aplikatuko duten. “Erdibideko geltoki” gisa izendatu dute proposamena.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Feminismoa
Eguneraketa berriak daude