3x13: Lagun izoztua


2024ko abenduaren 17a

Azken Izotz Aroaz aritu gara gaurko saioan. Duela 110.000 urte hasi eta duela 10.000 urte amaitutako izotzaldia litzateke. Baina teknikoki, aro hori ez da bukatu, laburregia baita izotz arotzat jotzeko, eta ondorioz, orain aro interglazial batean geundeke: glaziazio luzeago baten barruan egon ohi den aro epelago batean. Beraz, ustezko gizaki garatuok, izotz aroan bizi garen neandertalak besterik ez gara.

Honako abestiak erabili ditugu aste honetan:

Ice Age - Hasierako abestia

 

Xabier Lete - 'Izotz ondoko eguzki'


Billie Ellish - 'Bury a friend'


Gose III - 'Surik bai?'

 

Nagore Irazustabarrena historialariaren podcasta da 'Oroimen Histerikoa'. Asteartero izango duzue entzungai ARGIAn eta audio plataformetan.


ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.