4x03: Tyrannosaurus kitsch


2025eko urriaren 21

Iragana nola irudikatu dugun eta errealitatea nolakoa zen, askotan ez dabiltza oso hurbil. Iraganeko kontzepzio estetiko okerrak ekarri dizkigu aste honetan Nagore Irazustabarrenak, dinosauroak, eskultura klasikoak eta argizari museoak oinarri hartuta. 

Honako abestiak erabili ditugu:


Leihotikan - 'Kolorea'


Lola Beltrán - 'Cucurrucucú Paloma'


Shocking Blue - 'Venus'


Pleixiphones - 'Madame Tussaud'

 

Nagore Irazustabarrena historialariaren podcasta da 'Oroimen Histerikoa'. Asteartero izango duzue entzungai ARGIAn eta audio plataformetan.


Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...