3x06: Burmuina xerratuta


2024ko urriaren 22a

Filmetan ikusi ditugun gauza askok oinarri errealak dituzte, eta horietako bat da lobotomia. Azkar eta gaizki azalduta, begitik sartutako makiltxo batek burmuina xerratzen du, harategian bezalaxe. Teknikoago jarrita, berriz, burmuineko kortex prefrontaleko konexioak moztean oinarritzen den ebakuntza kirurgikoa litzateke. Historian zehar ebakuntza hau egin dieten hainbat pertsonaren istoriak kontatu dizkigu Nagore Irazustabarrenak aste honetan.

Honako kantekin osatu dugu saioa:

Loco Mía - 'Locomía'

 

Xabier Lete - 'Il da Canovas'

 

Xolomo - 'SloMo Basque Cover'


Madonna - 'Don't Cry For Me Argentina'

 

Nagore Irazustabarrena historialariaren podcasta da 'Oroimen Histerikoa'. Asteartero izango duzue entzungai ARGIAn eta audio plataformetan.


Kontsultatu Hemeroteka berria
1919tik gaur arteko aldizkari guztiak online
150.000 orrialdetik gora dira, euskaraz eta Euskal Herriari idatziak. Mende bat baino gehiagoz, Euskal Herriko historiaren lekuko eta euskal kazetaritzaren eragile izan da ARGIA. Ondare hori euskal komunitate osoaren zerbitzura jarri dugu lizentzia libreekin.