Erreproduzitu bideoa
film laburra
Alaba
2025-08-20

1980ko iraila Bizkarsoron: Ipar Euskal Herriko herri txiki batean. Sei urte betetzean, haur guztiak herriko eskola publiko frantsesean hasiko dira. Tira, kasik guztiak. Miren ez. Mirenen amak, beste hiru mutikoren gurasoekin batera, eskola berri bat sortzea erabaki du haurrek euskaraz ikas dezaten, Ikastola bat. Mirenek aurre egin beharko dio herritarren ageriko desadostasunari. Maialenen laguntza ukanen du, bere irakaslea, bere zauria sendatzen lagunduko diona, aita kanpoan delako.

Kanaldudek zabaldu du lana.

Gidoia eta zuzendaritza: Josu Martinez
Ekoizpen eragileak: Josu Martinez, Katti Pochely eta Ane Antoñanzas
Argazki zuzendaria: Hibai Castro Egia
Muntaia: Laurence Larre
Musika: Joserra Senperena
Soinu diseinua: Xanti Salvador

Egilea(k):
Josu Martinez
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...