« itzuli ARGIA.eus-era
argia.eus

Bereziak

burua

Afrikatik, egunero

Johannesburgo eta segurtasuna

2010-06-29 22:45:00 | Lander Arbelaitz

Ilargi beteak argitu dizkit Cape Town eta Johannesburgo arteko 1.300 kilometroak. Hasiera batean mendi batzuk gurutzatu baditugu ere, gehienbat paisaia laua eta lehorra da. Area eta zuhaixkak. Horrela kilometroak eta kilometroak. Azkenean, 21 ordu autobusean egin ostean, Johannesburgoko geltokira heldu naiz eguerdi partean. Inurriak bezala jendea. Ez dut hiria ikusteko aukera handirik izan, neguko egun labur eta hotzak bizi baititugu hego hemisferioan. 6etan gautu du.

Orain arte ikusitakoarekin, argi honek ez duela zerikusirik azken astean ezagututako lekuekin. Ez Europako hiri izan litekeen Cape Town turistikoarekin, ezta Khayelitsha auzune lagunkoiarekin ere.
Ahal dudan guztietan taxia hartzeko aholkatu didate informazio bulegoan. Melville auzoan hartu dut ostatu, hirigunetik kanpo dagoen auzo erosoan. Etxe adosatuak dira guztiak, bakoitza bere hesi sendoarekin.
Zerbaitek harritu banau, etxe askok, lehen aipatu dudan hesiaren gainean kable elektrifikatuak dituztela da. Ez bat ez bik, askori ikusi diet. Gure ostatuak ere baditu 'Electric fence' kartela barne. Hari eroale hauek ez dituztenek, arantzadun alanbre mordoa dute, borobilduta jarrita, etxea koartel militarra bailitzan. Aurretik egondako lekueran ere ikusi nituen segurtasun neurriak, baina hemen nabarmenagoa da hori. Tabernek ere badituzte gainean.
Hiriari oso ikuspegi klaustrofobikoa ematen diotela esatera ausartuko nintzateke.
Estatistiken arabera, munduko hiririk arriskutsuena den honetan, segurtasunarena ez da broma. Irudia behintzat hori da.

 

  • Erantzunak (1)
  • |
  • Zabaldu:
  • Facebook Twitter Digg Delicious

ERANTZUNAK

  • mkl - 2010-06-30 08:23:21: Ironia angloxaxoia ote hirea? Derragun euskosasoia... Segi zintzo demonio!
JARRAITU KANALA

Facebook Twitter RSS jarioa

BIDEOA
DIAPORAMA
Argia.com

© 2008-2010 ARGIA.eus - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403