« itzuli ARGIA.eus-era
argia.eus

Bereziak

burua

Afrikatik, egunero

Brian Currin konfirmatuta

2010-06-26 12:56:00 | Lander Arbelaitz

Brian Currin

Brian Currin

Brian Currin hegoafrikarra ezagun egin da gurean bakea sustatzeko egiten ari den ahaleginagatik. Dena den, ibilbide luzea egin du Currinek gurera heldu aurretik, eta bidea, Apartheid garaian hasi zuen bere herrialdean. Elkarrizketa konfirmatu dugu oraintxe bertan.

Datorren asteazkenean, Johannesburgen egingo dugu elkarrizketa goizeko 10etan. Hedabide askotan atera da Currin, Euskal Herriko gatazkaz mintzo, baina ez dakigu horrenbeste gizon honen ibilbide eta esperientziaz. Ideia hauetan zentratuko dut elkarrizketa, boteprontoan esateko: 

- Zer lan egin zuen Hegoafrikako bakearen alde.

- Zertan oinarritu zen bakea Hegoafrikan.

- Nola ikusten du beltz eta zurien arteko harremana demokrazia heldu eta 16 urtera.

- Zertan dira konparagarriak Hegoafrikako eta Euskal Herriko gatazkak.

- Esperientziatik begiratuta, zer lezio ikasi dute hegoafrikarrek, guri jakitea komeni zaiguna.

Inork galderarik balu, iruzkinetan proposatu eta elkarrizketan para badut, planteatuko diot Currini.

 

  • Zabaldu:
  • Facebook Twitter Digg Delicious

ERANTZUNAK

Ez dago erantzunik.

JARRAITU KANALA

Facebook Twitter RSS jarioa

BIDEOA
DIAPORAMA
Argia.com

© 2008-2010 ARGIA.eus - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403