« itzuli ARGIA.eus-era
argia.eus

Bereziak

burua

Afrikatik, egunero

Lehen inpresioa

2010-06-23 13:19:00 | Lander Arbelaitz

Cape Townen ordubete daramat  (edo Lurmutur Hiria euskaraz) eta behin lur hartuta lehen inpresio bat idatzi nahi nuke mundu osotik hona datozen turistez, aireportutik hiriaren erdialdera dagoen paisaiaz, taxistarekin izandako elkarrizketaz eta hiriaren edertasunaz.

1- Banekien jende diruduna izango zela bere herrialdea animatzera Hegoafrikara etorriko zena. Dena den, Frankfurtetik Johannesburgora egin dudan zortzi orduko hegaldian Ochoa (sic) abizeneko Kolonbiako emakume baten ondoan bidaiatzea egokitu zait. 13 urteko alabarekin etorri da, laugarren Munduko Kopa du (Mexiko, AEB eta Frantziakoetan izan da) eta hegazkinean eman diguten publizitate-liburuxkan 350 euroko erlojua erosi dio semeari. Kolekzioa egiten du hark.

2- Aireportutik atera eta autobusean etorri naiz hiriaren erdialdera. Terminaletik atera eta "Orain mundua liluratzeko Hegoafrikaren txanda da" kartela ikusi eta segundu gutxira hasi dira errepidearen bi alboetan txabolak eta txabolak. Milaka pertsonari aterpe ematen dioten txabolak. Ondoren etxe haundixko bat. Argi irakur zitekeen errepidera ematen zuen paretan idatzita: Coca Colak finantzatutako komunitate proiektua. Eta nire galdera: errepidetik hain garbi ikusiko ez balitz, finantzatuko ote zukeen proiektu hau edari magikoak? Ondoren graffiti erraldoia: Bere garaian sufritu zutenei egokitu zaie sufritzen jarraitzea. Hura pasa eta golf zelaia. Ondoren etxe orratzak. Hegoafrikaren argazkia 10 minutuko bidean.

3- Taxia hartu behar izan dut busak utzi nauen lekutik ostatura. Taxian berehala sartu naute, baina autoa ez da abiada berean atera, bateriarik gabe baitzegoen. Dena den, minutu batean konpondu dute arazoa futbolaz eztabaidatzen zuten bitartean. Ondoren futbola eta politika nahastu ditugu solasean. Hemen laburpena: Bera mestizoa edo coloured da, hau da, ez beltz eta ez zuri. Hegoafrikako hautatzaileak hautatuen zerrendatik kanpo utzi duen Benny McCarthy jokalaria bezala. Bere ustetan colouredak seko baztertuta daude. Zuma presidentea lanean ongi ari da. Nelson Mandela Afrikari gertatu zaion gauzarik onena da.

4- Paisaia ikusgarriak inguratzen du Cape Town. Ikaragarrizko mendiak itsasertzean.

 

  • Erantzunak (4)
  • |
  • Zabaldu:
  • Facebook Twitter Digg Delicious

ERANTZUNAK

  • Gazte Zulo [Facebook bidez] - 2010-06-28 16:57:57: Kaixo Lander, GAZTEZULOtarron partez, animo eta zorte on! Ea dena ondo doakizun Hego Afrikan eta lan egiteaz gain, disfrutatzeko parada duzun. Zuk idatzitakoa arreta handiz jarraituko dugu, benetan.
  • Unai Sardon [Facebook bidez] - 2010-06-28 16:56:08: Zorionak Lander, segi idazten!
  • Josu Chepibe Alberto [Facebook bidez] - 2010-06-28 16:55:41: Aupa arbe eta Beny Mcarthy !
  • Mikel Asurmendi Agirre - 2010-06-23 17:35:55: Hello Lander, Inprimitu gabeko irakurketaz inpresio ona hartu diat. Zaindu eta gozatu! mkl
JARRAITU KANALA

Facebook Twitter RSS jarioa

BIDEOA
DIAPORAMA
Argia.com

© 2008-2010 ARGIA.eus - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403