« itzuli ARGIA.eus-era
argia.eus

Bereziak

burua

Afrikatik, egunero

'Thank you South Africa'

2010-07-13 02:16:00 | Lander Arbelaitz

Thank you South Africa

Thank you South Africa

Eskerrik asko Hegoafrika. Hala zioten kale-argiak iluminatzeko zintzilikatutako Sowetan egunkariaren lehen orriek. Herrialdearen sentimendu orokortua (hala esan badaiteke) ongi islatzen du titularrak.

Atzo orratz bat sartzen ez zen pantaila erraldoiaren inguruan sortutako negozio eremuan, gaur inor ez. Tartean hilabete pasa balitz bezala aurkitu dut hondartza. Neguak ere gogorragoa zirudien gaur. Haizeari norbaitek esan dio munduko kopa amaitu dela.

Agertoki erraldoiaren eskeletoa haizetan, ehundaka iragarkirekin babestuta egon diren egiturak larruazalik gabe. Berdin sarrera,  tabernak, jolas guneak, ingurua zaintzen zuten hesiak eta hanburgesak erosteko txiringitoak. Denak biluzik.

Ikasleek uda osteko lehen eskola egunean izaten duten gorputzaldia, baina herrialdeko populazioari aplikatuta.

Baina pozik daude hegoafrikarrak. Harro daude euren herrialdeak munduari erakutsitako aurpegiaz. Beren berotasun eta ongi egindako lanak ematen duen pozarekin hartu dituzte mundu osotik etorritako futbolzale eta bisitariak.

Desmond Tuturen hitzak irakurri ditut egunkarian:

“Gobernuari eskerrak eman behar dizkiogu, Munduko Kopa hartzeko horrenbeste diru xahutzea benetan arriskutsua izan baitzen. Kritiko askok zioen erotuta behar zuela batek horrenbeste diru estadio eta garraio sistemetan xahutzeko, etxe, ikasgela eta ospitaleetan egin beharrean. Baina jendea ez da ogia janez bakarrik bizi. Ia izarrak ukitzeko gai ginela sentitu dugu, eta hori ikaragarria izan da. Hegoafrika Berriaren sarreran bageunde bezala da. Gidatuko gaituen argiak izan behar du”.

Burua altu agurtu dute mundua. Orain bide berrian aurrera egitea tokatzen zaie.

 

  • Erantzunak (3)
  • |
  • Zabaldu:
  • Facebook Twitter Digg Delicious

ERANTZUNAK

  • Lander A. - 2010-07-14 18:51:14: Eskerrik asko biei mezuengatik. Bihar hegazkina hartuko det hegazkina eta abentura honi amaiera jarri.
  • william wallace - 2010-07-13 23:39:10: Lan benetan borobila! ZORIONAK eta hatoz ia etxera, Euskal Herrian ere faltan botatzen zaizu eta. Bueltako bidaia ona izan eta ia ez den espainiar euforikoz beteriko hegazkin batean.
  • julio - 2010-07-13 14:14:43: polita izan da "afrikatik egunero" gertatzen zena edo bizi izan duzuna irakurtzea.oso ondo arbe!zorionak!
JARRAITU KANALA

Facebook Twitter RSS jarioa

BIDEOA
DIAPORAMA
Argia.com

© 2008-2010 ARGIA.eus - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403