Walter Benjaminek bere buruaz beste egin zuen Portboun, Herrialde Katalanetan. Alemaniako judu jatorriko pentsalari eta literatur-kritikari marxista zen, eta naziak boterera iristean abiatu zuten juduen aurkako jazarpenetik ihesean Frantziara joan zen. Hura naziek okupatu ostean, ordea, Espainiako Estatura muga gurutzatu zuen, kontzentrazio esparru batetik ateratzea lortu eta gero, Banyulsetik Portboura. AEBetara iritsi nahi zuen, eta bidean Espainia eta Portugalera igarotzeko baimena lortu zuen, baina ez, ostera, Frantziatik irtetekoa, eta bidea ezkutuan egin behar izan zuen. Espainiako Poliziari paperak aurkeztean, Frantziara itzuliko zutela esan zioten. Itzuliz gero zain zuen deportazio mehatxuaren aurrean, bere buruaz beste egitea deliberatu zuen, etsipenez.
Iturria: Aritz Galarraga, Walter Benjaminen azken orduak (ARGIA, 2020ko urriak 15).