Robin Hooden aipamenak AEBetako eskoletan zentsuratu nahi zituztela salatu zuten

Duela
72
urte

1954ko martxoaren 1ean,

Robin Hooden aipamenak AEBetako eskoletan zentsuratu nahi zituztela salatzeko, Luma Berdeen Mugimendua sortu zuten. AEBetako histeria antikomunistaren garaia zen, eta jazarpen mccarthyista orokorraren erdian, Robin Hoodek aberatsei lapurtutakoa txiroen artean banatzeak komunismoa sustatzen zuela ebatzi zuten agintariek. Hortaz, bere aipamenak eta bere liburuak erretiratzeko agindu zuten, beste lan batzuekin batera.

Indianako Unibertsitateko ikasle talde bat, adierazpen askatasunaren alde, lumak berdez tintatu eta jendeari banatzen hasi zen. Zentsuraren aurkako mugimendua azkar hedatu zen beste campus batzuetara eta unibertsitatean askatasun intelektuala defendatzeko pausoa izan zen.

Iturria:

Zinn Education Project. The Green Feather Movement.

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
20
urte
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.