argia.eus
INPRIMATU
Robin Hooden aipamenak AEBetako eskoletan zentsuratu nahi zituztela salatzeko, Luma Berdeen Mugimendua sortu zuten

Robin Hooden aipamenak AEBetako eskoletan zentsuratu nahi zituztela salatzeko, Luma Berdeen Mugimendua sortu zuten. AEBetako histeria antikomunistaren garaia zen, eta jazarpen mccarthyista orokorraren erdian, Robin Hoodek aberatsei lapurtutakoa txiroen artean banatzeak komunismoa sustatzen zuela ebatzi zuten agintariek. Hortaz, bere aipamenak eta bere liburuak erretiratzeko agindu zuten, beste lan batzuekin batera. Indianako Unibertsitateko ikasle talde bat, adierazpen askatasunaren alde, lumak berdez tintatu eta jendeari banatzen hasi zen. Zentsuraren aurkako mugimendua azkar hedatu zen beste campus batzuetara eta unibertsitatean askatasun intelektuala defendatzeko pausoa izan zen..

Iturria: Zinn Education Project. The Green Feather Movement.