Euskaldunak tarteko esklabo bahitutako zazpi emakume eta haurtxo bat aurkitu zituzten Tromelin irlan

Duela
250
urte

1776ko irailaren 29an,

Frantziako gerra-ontzi batek zazpi emakume eta haurtxo bat aurkitu zituen Ozeano Indikoan, Madagaskarretik ehunka miliatara dagoen Tromelin irla ttipi eta isolatuan.

Tromelin uhartetik ihes egitea ezinezkoa zen.

Hamabost urte lehenago, esklaboen salerosketan zebilen L'Utile itsasontziak istripua izan zuen bertan. Baionan eraikia zen ontzia eta tripulazioaren gehiengoa euskalduna zuen, Bernard Harni-Cousseau genealogistak dokumentatu duenez.

Hauek, ontzi bat inprobisatu eta alde egin zuten, 60 esklabo abandonaturik utzita kilometro koadro bat ere ez zuen uhartean. Bidaia esklabista hori Compagnie des Indes Orientales-en Baionako komisionatu Joseph d’Laborderen enkarguz hasi zen.

UNESCOk Tromelinen indusketa arkeologikoak egin ditu agerian utziz esklabo bahitu zituzten pertsona horiek izan zuten bizirauteko gaitasuna.

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
20
urte
Duela
90
urte
Duela
90
urte
Duela
90
urte
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.