Jule Gabilondo idazle eta kazetaria jaio zen Mungian

Duela
124
urte

1902ko urtarrilaren 29an,

Jule Gabilondo idazle eta kazetaria jaio zen Mungian. Aldizkari zenbaitetan artikulugile ere aritu zen; hala nola Euskal Esnalea, Euzkadi, Euzko, Aberri, Ekin eta Eguna hedabideetan kolaboratu zuen, azken egunkari horretan –euskarazko lehen egunkaria– erredakzio taldeko partaide finkoa izanik. Emakume Abertzale Batzako kide ere izan zen. 1936ko Gerran euskal frontea erorita, idazteari utzi eta Donibane Lohitzunen erbesteratu zen eta gerra igarota Gipuzkoara joan zen bizitzera. Donostian hil zen, 1994an.

Iturria:

Iñaki Sarriugarte Irigoien, Julia Gabilondoren liburu galdua: “Jel-azia” (Karmel, 2020ko urtarrila-martxoa).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.