argia.eus
INPRIMATU
Jule Gabilondo idazle eta kazetaria jaio zen Mungian

Jule Gabilondo idazle eta kazetaria jaio zen Mungian. Aldizkari zenbaitetan artikulugile ere aritu zen; hala nola Euskal Esnalea, Euzkadi, Euzko, Aberri, Ekin eta Eguna hedabideetan kolaboratu zuen, azken egunkari horretan –euskarazko lehen egunkaria– erredakzio taldeko partaide finkoa izanik. Emakume Abertzale Batzako kide ere izan zen. 1936ko Gerran euskal frontea erorita, idazteari utzi eta Donibane Lohitzunen erbesteratu zen eta gerra igarota Gipuzkoara joan zen bizitzera. Donostian hil zen, 1994an.

Iturria: Iñaki Sarriugarte Irigoien, Julia Gabilondoren liburu galdua: “Jel-azia” (Karmel, 2020ko urtarrila-martxoa).