argia.eus
INPRIMATU
Ku Klux Klani aurre egin zioten Lumbee herri indigenako kideek Ipar Carolinan eta ez ziren pasa

Istiluak izan ziren Ku Klux Klan eta Lumbee herri indigenako kideen artean Ipar Carolinan, AEBetan. KKK-ko 50 bat kide armatuk martxa deitu zuten pertsona zuri eta jatorrizko herrien arteko mestizaiaren aurka, baina hasi aurretik, ehunka lumbeek inguratu egin zituzten haserre. Poliziak atera behar izan zituen KKKko kideak handik.

Lumbee herritarrek euren garaipena ospatu zuten, arrazistei kendutako pankarta guda-sari gisa hartuta.

Berria zabaldu zenean, heroi moduan hartu zituen askok Lumbeeak.

Christopher Arris Oakley, “When Carolina Indians Wenton the Warpath” The Media, the Klan, and the Lumbees of North Carolina (Southern Cultures 14-4, 2008ko negua).