Ipar Euskal Herriko foruak deuseztatu zituen Frantziako erregeak eta euskaldunen aurkako erasoei atea ireki

Duela
237
urte

1789ko abuztuaren 4an,

Ipar Euskal Herriko foruak deuseztatu zituen Frantziako Louis XVI erregeak. Parisen bilduta, Frantziako Iraultzaren aztoramen giroa zen nagusi batzarrean. Sistema feudala abolitu zuten eta euskadunen burujabetzaren tresna ziren foruak indargabetu zituzten. Maila kulturalean kataklismo erraldoia eragin zuen, ordura arteko herri batzarrak eta antolaketa soziala desegin zirelako. Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa Pirinio Atlantikoen departamentuaren sartu zituzten Konstituzio berria onartu zutenean. Ipar Euskal Herriko ordezkari politikoek aurka egin zuten, alferrik.

Handik lau urtera hasi zen Konbentzio Gerraren testuinguruak –Frantzia Espainiaren aurka, batez ere Euskal Herrian eta Katalunian borrokatu zena–, hiru urtean traidore jotzen zuten jende asko gillotinatzea erraztu zion Napoleonen armadari. Oso denbora tarte txikian instituzioak galdu, uniformitatea ezarri eta euskararen erabilera erabat mugatu zuten Ipar Euskal Herrian. Eraso bat bezala bizi izan zuen euskal gizartea euskararen eta bere instituzioen defentsan atera zen, baina parean zuen gillotina eta Europako armadarik handiena. "Oso egoera latza izan zen eta galera hori ikuspegi kolektiboan oraindik ere mantentzen da", egoera aztertu duen Iñigo Urrutiaren hitzetan.

Euskararen eta, beraz, euskaldunen aurkako erasoak etengabeak izango ziren aurrerantzean, eta besteren artean eskolan haurrei euskaraz hitz egitea debekatu zieten, zigor fisiko eta psikologikoekin. 

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...