Espainiako inkisidorea Bizkaira etorri zen, "sorgin-ehizan" sakontzera

Duela
488
urte

1538ko azaroaren 1ean,

Espainiako inkisidore Fernando de Valdeolivas Bizkaira etorri zen. Enkarterrietan sorturiko sorginkeria agerraldirik ba ote zen ikertzeko hurrengo urteko abuztua bitarteko egonaldia egin zuen. Bertaratu zenerako, 30 emakume inguru zeuzkaten preso, sorginak zirela egotzita.

Jendea gogotik jazarri zuen, hainbeste ezen, Calahorrako inkisidore Valdezabali laguntza eskatu behar izan ziola.

Azkenerako 51 pertsonari akusatu zien sorginak zirela edo sorginkerietan parte hartu zuteka, haietarik 33 emakumeak. Torturatu eta dirutza ordaintzera behartu zituzten, bizitza salbatzearen truke.

XVI. mendean Enkarterrietako biztanleria nahiko txikia zen, hainbat mila biztanleren bueltan. beraz, jazarpen hauek arrasto sakona utzi zuten gainontzeko herritarrengan ere.

Euskal Herrian, dokumentatuta dagoen inkisizioaren lehen exekuzioetik (1329) azkenera (1610), 200 eta 323 pertsona artean hil zituzten, gehienak emakumeak eta denak “legez”.

Iturria:

José Dueso, La caza de brujas en Euskal Herria a través de sus principales procesos judiciales (Txertoa).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.