argia.eus
INPRIMATU
Eskolan euskara erabiltzea debekatu zuen Beasaingo Udalak

Eskolan euskara erabiltzea debekatu zuen Beasaingo Udalak. Herriko maisuarekin egindako kontratuan, ikasgelan euskaraz hitz egiten zuten haurrak “behar zen moduan” zigortzea erabaki zuten, eraztunaren praktika ere aipatuz. Klausulak hitzez hitz honakoa dio: “Y que no les permita hablar en Basquenze sino en Castellano poniendo anulo, y Castigandoles conforme merezieren”. Euskararen erabilera eskolan zigortzen duen dokumentatutako lehen aipamena da Beasaingoa.

 

Joan Mari Torrealdai, Asedio al euskera: Más allá del libro negro (Txertoa).