Ertzaintzak ur-mangerak erabili zituen lehen aldiz, Jaurlaritzaren aurrean protestan ari ziren irakasleen aurka. EAE osotik joan ziren greban ziren Oinarrizko Hezkuntza Orokorreko irakasleak, eta Hezkuntza Sailari zuzendutako leloak ari ziren oihukatzen Ertzaintza sei mangerarekin haien aurka ura botatzen hasi zenean. Espainiako Polizia bertan zen arren, manifestarien aurka egitea polizia autonomikoaren esku utzi zuen. EE eta HBk Ertzaintzaren jarduna salatu zuten, "lan errepresiboa" Jaurlaritzak haren alde erabili nahi zuela adieraziz.
Iturria: La Hertzaina estrenĂ³ tareas represivas contra los maestros (Egin, 1983ko otsailak 5).