1609ko abuztuaren 19an,
Juan de Valle Alvarado inkisidorea Euskal Herrira iritsi zen, Zugarramurdiko "sorginkeria" salaketak ikertzeko. Urdazubiko monasterioan hartu zuen ostatu. Maria Ximildegi zugarramurdiarra herriko beste emakume batekin akelarreetan egona zela kontatzen hasi zen fantasiaz beteriko kontakizunean, eta presioak eraginda, salaketa onartu zuen. Hala, sorginkeria egozpen kate bat abiarazi zen, superstizio eta ezin ikusiek hauspotua. Edonola ere, hasierako akusazio horiek herrian bertan konpondu zituzten, barkamen eske publiko baten bidez. Norbaitek, ordea, Logroñoko tribunal inkisitoriala ohartarazi zuen, eta sorginen aurkako Zugarramurdiko prozesu ezaguna abiatu zuten. Euskal Herrian, dokumentatua dagoen inkisizioaren lehen exekuzioetatik (1329) azkenera (1610), 200 pertsona inguru hil zituzten, denak legez, gehienak emakumeak.
Iturria:
Iturria: Juainas Paul Arzak, Sorginkeriarena gurean (Pamiela).