Belgikako erregeari ezpata lapurtu zioten jendaurrean Kinshashan, Kongon. Patrice Lumumba presidente izango zuen Kongoko Errepublika Demokratikoaren independentzia aldarrikatu bezperan, Baudouin I.a errege belgaren segizioa gelditu egin zen Belgikako bandera agurtzeko. Une hori baliatu zuen soldadu izandako Ambroise Boimbok, jendartetik korrika atera, erregeari bere boterearen sinboloa kendu eta ihes egiteko. Poliziak atzeman eta jipoitu egin zuen arren, kongotarren artean heroi bilakatu zen Boimbo. Belgikako kolonia izan zen garaian izugarrizko zapalketa sistema ezarri zuten bertan eta independentzia aldarrikatu berritan ere, Belgikak eta AEBek Lumumbaren aurkako estatu kolpea gerta zedin lan egin zuten hasieratik.
Iturria: Wikipedia, Ambroise Boimbo