BRICS+ taldearen gailurra iragan berri da Errusiako Kazan herrian. Errusia, Txina, India, Iran, Brasil, Hego Afrika, Egipto, Emirerri Batuak eta Etiopia batzen ditu estatu-bloke horrek, eta beste 30 bat estatuk dute bertaratzeko hautagaitza aurkezturik. Ekonomikoki pisu handia du, eta politikoki ere badu indarra Errusia, Txina eta Iran barne dituen egitura horrek. Segur aski horregatik dute Mendebaldeko komunikabideek isilean atxiki gailurrean errandakoa eta erabakitakoa. Hurbilagotik begiratu nahi izan diogu guk.
Dantza bideratu dute Errusiak eta Txinak: "Mundu berri bat azaleratzen ari da gure begien aitzinean. (…) Mundu multipolar bat eratzeko prozesua abian da", Vladimir Putinen hitzetan; "duela mende batetik hona sekula ikusi ez diren aldaketa sakonei egin behar die aurre munduak. Garatzen ari diren merkatu berrien eta garapen bidean diren herrien arteko elkartasunerako eta lankidetzarako plataformatik garrantzitsuena da BRICS+", gehitzen dio Txinako presidente Xi Jinpingek. Urriaren 22tik 24ra Errusian iragandako BRICS+ taldearen hamaseigarren gailurreko diskurtso ofizialeko pasarteak dira.
Mendebaldeko ala besteko, erabat desberdinki estalitako nazioarteko hitzordua izan da Kazan herrian egindako gailurrarena. Aipamen guti ala gutietsigarria Mendebaldean, eta hitzorduaren pisu politikoaren goraipamena BRICS+ taldeko herrietan eta oro har, garapen bidean diren herrialdeetan. Brasil, Errusia, India, Txina, Hego Afrika, Egipto, Iran, Emirerri Batuak eta Etiopiaren artean osatutako BRICS+ blokeak duen potentzial politiko eta ekonomikoaren goraipamena azken horientzat eta bloke horren baitan den aniztasunaren –eta beraz kohesio-ezaren– azpimarratzea Europaren, AEBen eta Japoniaren partetik.
Partaide guziak ez badira hain erradikalak ere, "Mendebaldearen hegemoniarekin" bukatzeko helburua plazaratu zuen beste behin Errusiak –Txinak eta Iranek sustengaturiko postura–. Nonbait, horretarako sortu zen 2009an, "errealitate geopolitiko berri bat" gorpuzteko, eta hamabost urteren buruan ideiak argi segitzen du. Ideiak argi eta anitzez indartsuago.
Hitzordu inportantea izan da Putinentzat, 2022ko otsailaz geroztik Mendebaldeko blokeak bakartu eta ahuldu nahi izan duen Errusiarentzat. Mendebaldearen parean kontra-pisua egiteko helburuz dabilen talde horren gailurra berean bideratu izana bada jadanik mezu potentea –aitzineko urtean Hego Afrikan zuten hitzordua, baina bere kontra dagoen atxilotze aginduagatik, etxean gelditu eta bideokonferentziaz segitu behar izan zuen Putinek–. Antolatu eta 30 bat estatu ordezkariren artean agertu izanak badu pisu politiko handia. Nahi edo ez, ondokoa izan da Errusiak munduari zabalduriko mezua: "Ez naiz zuek nahiko zenuketen bezain bakarrik". NBEko idazkari nagusi António Guterres eta Putinen artean egindako bilerak ere balio izan dio horretarako, Ukrainako gerla hasiz geroztik onarturiko lehen buruz burukoa izan dutelako.
Sortzerakoan, 2009an BRIC akronimoa jarri zioten, Brasil, Errusia, India eta Txina estatu-kideei erreferentzia eginda; BRICS bihurtu zen 2011n Hegoafrika (South Africa) sartu zenean, eta + horrek barnebiltzen ditu aurten sarturikoak: Egipto, Iran, Etiopia eta Emirerri Batuak –Saudia Arabia hor dabil, erdi-sarturik, baina AEBen presioaren menpe, osoki sartzeko ausardia eskasian–. Indarra hartzen doan nazioarteko egitura da BRICS+ eta haien hautagaitza aurkeztu duten 34 estatu berrien zerrenda dugu froga. Berez BRIC akronimoa lehenagotik hor zen. 2001ean zuen Jim O´Neill ekonomialariak erabili, hain justu Mendebalde boteretsuaren ondoan lau herri horiek harturiko pisu ekonomikoa azpimarratzeko. Goldman Sachs inbertsio-bankuarentzat idatziriko txoste batean agertzen zen akronimoa eta ukan zuen eragina: konfiantza egin eta inbertitzaile anitz ziren lau herri horietan kokatu. Gaur egun, munduko BPGaren %30 eta biztanleriaren %46 ordezkatzen du BRICS+ek.
Klima larrialdiaren testuinguruan kapitalismo berdearen estrategia finantzario ekonomikoak are pisu gehiago hartzen duen honetan BRICS+ taldea boteretsuagoa bihurtzen da –eta kezkagarriagoa Mendebaldearentzat–. Hain zuzen, energia berriztagarrientzat, auto elektrikoentzat zein ekonomia numerikoarentzat ezinbestekoak diren mineral eta metalei dagokionez sekulako erreserbak dituztelako. Pentsa, mundu mailako platino erreserben %97, zinkaren %72, lur arraroen %72... Zer erranik ez kandidatura aurkezturik duten Indonesia, Nigeria, Kazakhstan eta Bolivia bezalako estatuak sartzen badira taldeak. Petrolio eta gas ustiapenarekin segitzen dugun bitartean, badituzte hor ekoizle eta esportatzaile nagusienak. "Ekoizpena garatuta eta aukerak biderkatuta, BRICS+eko herri guziek dute haien metal kritikoen hornikuntza ziurtatzeko eta ekoizle izaera sendotzeko nahia. Lehengai estrategiko horiei dagokionez, kideen arteko aldebiko harremanen aukera ematen die BRICS+ak, hori nazioarteko komertzio bide tradizionaletatik pasa gabe", irakurri daiteke IRIS zentroaren Les BRICS+: vers une domination sans limites sur les marchés des matières premières? (BRICS+: lehengaien merkatuaren mugagabeko dominazio bateruntz?) erreportajean. Gainera, duten aberastasunaz eta beraz botereaz jakitun, kanpoari begira murrizketa politika bateratuak ere garatzen dituzte –direla debekuak eta zergapetzeak–, eta horrek "Europaren, AEBen eta Japoniaren erresilientzia energetikorako eta teknologikorako ezinbestekoak diren metal estrategikoen hornidura-segurtasuna zalantzan jarri dezake", IRIS zentroaren ustez.
Mendebaldeak kontrolatzen eta bideratzen duen nazioarteko sistema monetarioa eta dolarraren dependentzia ahultzea dituzte helburu nagusien artean, eta urratsez urrats horren alde egin nahian dabiltza. Adibidez, nazioarteko ordainketak egiteko baliatzen den Swift sistemaren alternatiba litzatekeen sozietate bat osatzeko ideia garatu zuten Kazanen, eta BRICS+ena litzatekeen monetaren ideiarekin aitzina doazela frogatzeko billete bat aurkeztu zien bertakoei zein kazetariei Putinek. Europak eta AEBek inposaturiko zigorrak saihesteko aukera lukete hor, demagun, Errusiak, Txinak eta Iranek.
Hor dute ere duela hamar urte iragandako seigarren gailurrean sortu zuten Garapenerako Banku Berria. Mendebaldearen esku diren Nazioarteko Diru Funtsen eta akordio neoliberalen kalteei aurre egin ezinik –dependentzia, kanpo zorrak, austeritate inposaketak, Errusiarekin traturik ez egiteko manuak ala beste– interes handia pizten die sistema alternatibo horrek Afrikako, Hego Amerikako, Asiako baita Europako estatu anitzei ere. Zentzu berera doa gailurrean aipaturiko zerealen burtsa propioa sortzearen proposamena. Hori ere begi onez hartua izan dena. Hots, Mendebaldearen hegemonia ahulduko luketen tresna eta ideia andana entzun da Kazanen, eta Mendebaldeko komunikabideen isiltasunak anitz salatu digu. Bai, bada hurbiletik segitu beharrekoa BRICS+ taldea.
Gauza garrantzitsu asko gertatzen ari dira Palestinan, Euskal Herrian eta munduan. Espantu israeldarraren aurrean Euskal Herrian inteligentzia kolektiboa martxan dago, inoiz baino indartsuago. Jende ezberdin asko, toki ezberdin askotan, gauza ezberdin asko egiten ari da... [+]
Ekainaren 17an AEBek Europan dituzten indarren jeneral Christopher Donahue-k iragarri zuen NATOk Kaliningrado inbaditzeko plan bat duela. Kaliningrado Errusiako lurraldea da, Polonia eta Lituania artean dago, eta ez du lurralde loturarik gainerako Errusiarekin.
Azken aste eta hilabeteetan CAFek jasotako presioaren aurrean, enpresak agiria atera du eta berretsi du Jerusalemgo tranbiak giza eskubideak aintzat hartzeko parametro guztiak betetzen dituela, eta proiektuarekin aurrera jarraituko duela.
Frantziako Estatuak Palestinako Estatua formalki aitortu zuen astelehenean NBEren biltzar nagusian. Bere horretan, urrats inportantea, diplomatikoki pisutsua: 193 estatuetatik 158k dute orain ezagutzen Palestinako Estatua, eta azken ezagupen horiekin Mendebaldeko estatu... [+]
Guardia Zibilak "jardunaldi irekiak" antolatu ditu irailaren 27an Bilboko Ramon de la Sota moilan, Karola garabi ezagunaren ondoan, eta armak eta ibilgailuak erakutsiko dituzte, besteak beste. Naiz-ek argitaratu duenez, erakustaldia egiteko Bilboko Udalaren baimena dauka... [+]
Nazio Batuen Batzorde batek bi urte behar izan ditu palestinar herriak hamarkadetan salatu duena berresteko: Israelgo estatu sionista genozidioa gauzatzen ari dela. Herri presioa gero eta handiagoa da gure agintarien gainean, eta nazioarteko boikotak lehen arrakalak ireki ditu... [+]
Gaizkile elkarte baten parte izateagatik jarri diote kartzela zigorra; haatik, bestalde leporatzen zitzaionarentzat errugabetu du Pariseko Auzitegi Korrekzionalak. Frantziako presidentetzarako 2007ko kanpaina finantzatzeko Muammar Gaddafi Libiako diktadore zenarengandik... [+]
Public Eye eta Unearthed Gobernuz Kanpoko Erakundeek eman dute gehiegikeria horren berri irailaren 23an plazaraturiko txostenean. Inportatzaileen zerrendan 93 herrialde ageri dira, eta horietatik hiru laurdenak diru sarrera txikiak edo ertainak dituzten herrialdeak dira.
Guido Crosetto Italiako Defentsa ministroak iragarri duenez, Kretatik gertu zihoan ontzi militar bat "misio humanitarioan" hurbilduko da Flotillara .
Asteazken arratsaldean Palestinaren aldeko eta genozidioaren aurkako aldarriak hartu du Donostia. The voice of Hind Rajab filmaren emanaldia izan da lehenik Zinemaldian, ikusleen txalo zaparrada artean, eta ondoren manifestazio jendetsu batek zeharkatu ditu hiriko kaleak.
Israelek genozidioa justifikatzeko darabilen argudio nagusia da Gaza eta Hamas parekatzea. Denak dira terroristak edo terroristen lagunak. Logika hori ondo ezagutu eta sufritu dugu Euskal Herrian. Bada, Erresuma Batuan ere indarrean sartu dute, Palestinarekiko elkartasun... [+]
Hogei urte bete ditu Palestinako eskubideen aldeko Boikot, Desinbertsio eta Zigorrak (BDS, ingelesezko siglekin) nazioarteko mugimenduak. Omar Barghouti BDS mugimenduaren sortzaileetako bat da. Urteurrenaren harira, hitzaldia eman zuen AEBetan. Europe Solidaire Sans... [+]