Bizitzaren legeak

Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Etorkizun laburrekoak kezkatuago gaude etorkizunarekin etorkizun luzekoak baino. Bizitzaren CCCLXIX. legea da. Aho-korapiloa ematen du, bizitzaren legeak, ordea, ez ditut nik idazten, bizitzak berak baizik.

Lege horrek, taxuzko lege guztien antzera, salbuespenak baditu, baina zein salbuespen diren salbuespen, etorkizunak argituko du. Bitartean ez dago jakiterik. Lehen mailako axioma hori argiturik, hauxe da orain etorkizun laburreko honen kezka nagusia: noiz eta nolako diktadura datorkigun.

Etorriko denik ez da dudarik. Soilik noiz eta nola dago ikusgai. Agian iritsi da dagoeneko eta gu konturatu ez. Silogismoa sinplea da: 1. Mendebalde aberatsa inertzia eroan dabil Naturak mugarik ez balu bezala, ebidentzia zientifiko guztien aurka; 2. Inertzia da Unibertsoko indarrik boteretsuena eta hari balazta egiteko trikimaina eta sermoi epelek ez dute eraginik; 3. Ergo… txintik esaten eta egiten utziko ez duen inor edo zerbait helduko da ilusiozko hego txatxuak moztera.

Ziur aski, hego-moztaileak oraingo erokeria bultzatu duten berberak izango dira, aurpegia emanda edo erakutsi gabe. Hori ere bizitzaren beste lege bat da: Oinezkoak beti oinez, zaldizkoak zaldi gainen. CCVII.

'Jendeak zuri jarraitzea nahi baduzu, aurretik joan zaitez'. Formulazio anbiguoa du horrek. Trenaren aurrean kokatuta, eraman egingo zaituzte

Kezka ez da nigatik, etorkizun laburrekoa bainaiz, seme-alaba eta bilobengatik baizik. Baina zer egingo zaio, bizitzaren DXXXIV. legeak argi dio: Libratu aurretik, ez garbitu atzekorik.

Bizitzaren beste legea, II.a uste dut: Ez baduzu liskarretan sartu nahi, ez ezer egin. Arrazoizkoa. Ez baduzu ezer egiten, ez zara liskarretan sartuko. Liskarrak sartuko dira zugan.

Bizitzaren CXXIV. legea: Jendeak zuri jarraitzea nahi baduzu, aurretik joan zaitez. Formulazio anbiguoa du horrek. Trenaren edo uholdearen aurrean kokatuta, eraman egingo zaituzte. Aurretik joan behar da, baina jendearen martxa berean, atzera begiratuz etengabe eta utzi gabe haiek azkarrago ibiltzen, eta gelditzen badira, zeu ere kieto. Politikari gehienen martxa. Marrazki bizidunetarako ongi ematen du.

Bizitzako lege itxuran saltzen dizkigute beste batzuk: Inorekin fidatuz gero, aterako zara bero, Txotxolokeriak ez du mugarik… Horiek Bartoloren mailako printzipioak besterik ez dira. Gure ama Teresita zenak ongi ezagutzen zituen bizitzaren legeak: Norberaren goraipuak, kaka seguruak. Edo barruraino sartu zidan hau: Bizitzan azkenekoa, izatea plomoa.

Beste batean biziaren legeez jardungo naiz. Bizitzarenak baino interesgarriagoak dira eta. Bide batez, bizitzaren axioma nagusia zein den ez dut argitu: Axioma guztiak faltsuak dira.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Arduraz

Palestinan gertatzen ari dena ikaragarria dela erraten du jende orok karrikan barna, “Onartezina da! Genozidioa da!” bilakatu dira azken aldiko entzunenak. Egoera salatzeko elkarretaratzea egin, ordea, eta bidegabekeria dela pentsatzen duten hamar horietatik lau... [+]


Eskola-segregazioaren aurka, Eskola Publikoa lehenetsi

Eusko Jaurlaritzak "Eskola inklusibo, ekitatibo eta kalitatezkoaren aldeko mahai" berria osatu duten gizarte-eragileei Euskadiko eskola-segregazioaren hasierako diagnostikoa eta erantzuna izeneko txostena banatu die, eztabaidatu eta adostasunak lortzeko. Debateak, beraz,... [+]


Biometanizazio plan bat behar dugu Nafarroan espekulazioaren aurrean

Udan zehar, mobilizazio sozial handia izan da eta herritarren plataformak sortu dira Lizarraldean biometanizazio-plantak direla eta: Viana, Lodosa, Los Arcos, Mendabia... Horietan guztietan erraz identifika daitezke gako berberak: 1/ Nafarroako Aldizkari Ofizialean proiektuak... [+]


Inshallah, Anas

Abuztua da. Iratxen bildu gara Jurramendi igotzeko. Gudarienetik baino, gurutzeen bidetik (via crucis) ekiteko gomendatu digute. Berbagai, Gazako egoera. Israelek, genozidioa gauzatzeaz gain, horren kontaketa ere isilarazi nahi du: ia 300 kazetari erail ditu, Al Jazeerako Anas... [+]


2025-10-01 | Gorka Menendez
Baso suteak eta begirada kontserbazionista

Suaren presentzia naturan milioika urtetan izan da (gizakion agerpena baino askoz lehenagotik). Horregatik, ohikoa da landare askok suaren aurrean adaptazio ugari edukitzea. Gure inguruan arruntak diren arteek eta ametzek, adibidez. Baita txilar askok eta otea bezalako sastraka... [+]


Palestinarainoko olatua

Ikasturte berriarekin batera, EHU Palestina plataformako kideok berriro batzen hasi gara, ikasgela, ikerketa eta gainerako unibertsitate-jardueretan Palestinan Israel egiten ari den genozidioa eta horren konplizeak salatu eta baztertzeko. Abiatu ginenean oso bakarti sentitu... [+]


Zirrara

Iraila, errutinara buelta, askorentzat ikasturte berria eta horri dagozkion zirrarak: ikasturtea norekin konpartitu, nor izan alboan, zer ikasi, nola eta nora joan… Batzuentzat, esperientzia berriak bizitzeko lehen aldia.

Aldiz, beste batzuentzat esperientzia berririk... [+]


Elkarteen militantziaz

Ez dakit literatura-ikasketak egin ditudanarengatik den, baina nekez onartzen dut hitzen erranahien deformatze ideologikoa. Azken hilabete hauetan, eta bereziki Frantzian Bruno Retailleau Barne ministro denez geroztik, militante hitza zentzu arrunt peioratiboan erabilia da. Nik... [+]


2025-10-01 | Karmelo Landa
Asimilazio estrategiak

Genozidioaren faseak, guztiak larriak izanda ere, une batzuetan eskandalagarriak, zaratatsuak, izan ohi dira, baina beste zenbait unetan isilean garatzen dira, ia oharkabean.

Entzutetsuak dira populu indigenen sarraskia Amerikan, Gernikako bonbardaketa, holokausto nazia... [+]


2025-10-01 | Imanol Epelde
Berriketa gutxi
Jaio. Kirola. Hil

Abuztuaren erdian hasi zen eskubaloira entrenatzen seme zaharrena; irailetik aurrera, astean lau entrenamendu ditu (hiru tekniko, bat fisikoa) eta asteburuetan partida. 15 urte ditu. Erdikoak, eskola-kirolaz gain, futbola eta eskubaloia. 9 urte ditu. Etxeko agendan, leku gehiena... [+]


Analisia
Bizigarritasuna helburu

Grebek laguntzen digute ideologizazioan, kontzientziazioan, kolektibizazioan. Greba prozesu bat da, lanuzteaz harago. Epe motzean emaitzak lortu gabe ere –galdetu bestela Gasteizko lorezainei edota Gipuzkoako erresidentzietako langileei–, borrokarako eta... [+]


Teknologia
Fandoma

Interneteko plataforma boteretsuenek fenomeno bat sortu dute: euren sistemen baitan, negozio eredu “burujabeak” sortzearen ilusioa.

Australiako Glitch estudioak Guiniverreko zaldunak 2D animazio telesaila argitaratu berri du Youtube plataforman. Istorioan, Dana... [+]


2025-10-01 | Iraitz Amor Pla
Dutxan dardaraka

Pasa den asteburuaren atarian, eta, oraingoan bai, hainbat hedabidetan Bernedoko udalekuetan gertatutakoa (Dutxa hotz bat denontzat) masiboki hedatu ostean, iritsi zen hezitzaileen adierazpena. Bertan, beraien “oinarri ideologikoak argitzea” eta “egiteko moduen... [+]


Guk Bernedo hautatuko dugu berriro

Euskal Udalekuetan egondako haur eta gazteen guraso edo/eta tutore legal gisa, babes osoa adierazi nahi dizuegu Bernedoko begiraleoi. Guztiz gaitzesten ditugu hezitzaileak jasaten ari zareten jazarpena eta sare sozialen bidez, publikoki zein maila pribatuan, egin zaizkizuen... [+]


Eguneraketa berriak daude