Ogi-apurrak Afrika espoliatuarentzat

Ashanti erresumako gortean erabiltzen zuten txano zeremoniala, britainiar museoek Ghanari mailegutzan utziko dizkioten 32 piezetako bat. Argazkia: Britainiar Museoa
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Ghana, 1823. Ashanti Inperioaren eta britainiarren arteko lehen gerra hasi zen. Guztira lau gerra izan ziren bien artean, eta gatazka 1901 arte luzatu zen. Lehenago, europarrek herrialdeko Urrezko Kosta kontrolatzen zuten. Baina 1807ko esklabotzaren abolizioaren ondorioz, kostaldeko negozioak gainbehera egin zuen eta ashanti etniako kideek barnealdeko erresuma kostalderantz hedatzeko baliatu nahi izan zuten. Azkenean, britainiarrek irabazi zuten gatazka, eta Ghana haien protektoratu izango zen independentzia lortu arte (1957).

Gatazkan zehar, britainiarrek Ashanti Inperioaren arte eta kultur ondarea espoliatzeko aprobetxatu zuten, Afrikako eta oro har Britainiar Inperioko beste toki askotan egin bezala. Orain, ashanti erregearen gortetik lapurtutako 32 pieza itzuliko ditu Ghanara: urrezko hainbat intsignia, eraztun bat, pipa bat, txano zeremonial bat… Horietatik 17 Victoria & Albert Museoarenak dira eta beste 15ak Britainiar Museoarenak. Baina itzulera hori baldintza berezietan egingo da. Batetik, pieza kopurua oso txikia da eta, bestetik, piezak ez dira behin betiko Ghanan geratuko: hiru urteko mailegutzan itzuliko dira, gehienez ere beste hiru urtez luzatu daitekeen kontratuaren bidez. Gainera, piezak ez dira Ghanako Gobernuaren eskutan utziko, gaur egun funtzio zeremonialak besterik betetzen ez dituen Otumfo Osei Tutu II.a  ashanti erregearen eskutan baizik.

Itzulera hori baldintza berezietan egingo da. Batetik, pieza kopurua oso txikia da eta, bestetik, piezak ez dira behin betiko Ghanan geratuko: hiru urteko mailegutzan itzuliko dira, gehienez ere beste hiru urtez luzatu daitekeen kontratuaren bidez

Ghanako Kultura ministroaren aholkulari Nana Oforiatta Ayim-ek adierazi du, pieza horiek “nazioaren arimaren parte” direla eta mailegutza “abiapuntu ona” dela. Baina Ghanan bertan eta Afrikako beste hainbat tokitan –esaterako, Beningo Brontzeak itzularazteko hamarkada luzez borrokan ari den Nigerian– denek ez dute iritzi bera, eta askok uste dute mailegutza onartzea pieza horiek Erresuma Batuaren jabetzakoak direla aitortzea dela.

Espoliatutakoa “partekatzea”

Britainiarren adierazpenek afrikar askoren kezka areagotu besterik ez dute egin. Tristam Hunt Victoria & Albert museoko zuzendariak espoliatutako ondarea duten Europako beste museoak lasaitu nahi izan ditu, mailegutza kontratu horrek ondarea jatorrira itzultzeko aterik ez duela zabalduko ziurtatuta. Gainera, itzuliko dituzten pieza bakan horiek kondizio berezietan espoliatu zituztela azaldu du Huntek, gerran arpilatu zituztelako: “Museoek gerran lortutako edo kanpaina militarretan arpilatutako objektuak baldin baditugu, gure erantzukizuna da objektu horiek jatorrizko herrialdeekin modu bidezkoagoan partekatzeko moduez pentsatzea”.

Batetik, partekatzeaz hitz egitean, behin betiko itzulerari ateak ixten dizkio. Bestetik, bere ustez aztertu beharko liratekeen espoliatze kasuak asko mugatzen ditu; espoliatze asko “legezkoak” izan ziren, hau da, garaian garaiko legeak hautsi gabe egin ziren, baina beti herrialde menderatzaile eta menderatuen artean, botere harreman desorekatuan. Finean, kasu “gatazkatsu” gutxi batzuei erantzunda, beste kasu gehienen zilegitasuna indartu nahi dute.

Horrez gain, espoliatutakoa itzultzeko eztabaida auzi mediatiko jakinetan zentratu ohi da, esaterako, Britainiar Museoan dauden Partenoiko marmoletan edo Berlingo Museoan dagoen Nefertitiren bustoan. Hamarkada luzez trabatuta egon diren kasu horiek jatorrizko herrialdeen alde konponduko balira, beharbada beste espoliatze batzuk modu berean konpontzeko bidea zabaldu lukete. Baina bitartean, pieza “izar” horien itzalean geratzen dira, oihartzunik gabe, presioa egiteko modurik gabe.

Eta, hala, Mendebaldeko museoek eskaintzen dizkieten ogi-papurrak onartzea beste erremediorik ez dute, jakin arren horrek espoliatzaileen jabetza indartu eta betikotzen duela.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Denboraren makina
Pandemia zaharrenaren jatorriaz

541. urtean izurriak Bizantziar Inperioa astindu zuen. Historian erregistratutako lehen pandemiatzat jotzen da, eta luzaroan historialariek uste izan dute Afrikako ipar-mendebaldean izan zuela jatorria.

Baina berriki The Journal of Interdisciplinary History aldizkarian... [+]


Langileak vs. makinak

Anstey (Ingalaterra), 1779. Leicesterren kanpoaldeko herriko ehungintza fabrika batean, ugazabak Ned Ludd izeneko aprendizari errieta eta jipoia eman zizkion, ehungailua gaizki erabiltzen ari omen zelako. Haserre, Luddek mailu bat hartu eta bi makina hondatu... [+]


Makillajea, begiak zaintzeko

Kurdistanen, Burdin Aroko Kani Koter hilerriaren indusketa lanetan, nazioarteko arkeologo talde batek, beste hainbat objekturen artean, duela 4.700 urteko zeramikazko ontzi bat aurkitu berri du, barruan substantzia beltz bat zuena.

Sustantzia horri kohl deritzo... [+]


Txinatar xenofobia ala terrorismo zuria?

Guangzhou (Txina) 1925eko ekainaren 23a. 100.000 herritar inguru bildu ziren atzerriko potentzia inperialisten aurkako martxan. Maiatzaren 30ean britainiarrek hainbat manifestari hil zituzten Shangaiko protestaldi batean. Hildakoekiko elkartasunez Guangzhouko langileek greba... [+]


Fermin Leizaolaren mundu interesgarriak

Donostia, 1960. Fermin Leizaola 16 urteko gazteak San Telmo Museoan zegoen Aranzadi Zientzia Elkarteko idazkaritzara jo zuen, bertako Espeleologia Sailean aritzeko prest.  

Ez zen San Telmora egiten zuen lehen bisita izan; 1975eko ekainean Zeruko Argia-rekin... [+]


Qumrameko biribilkiak eta AA

Qumrameko biribilkiek eta Itsaso Hileko Eskuizbribuek (K.a. III-K.o. I) judaismoaren eta kristautasunaren garapenari buruzko informazio eta interpretazio asko eragin ditu aurkitu zituztenetik. Berriki AA erabiltzen duen Enoch datazio sistemaren bidez, izkribu zaharrenak uste... [+]


Sodomia zigortua

Ascension uhartea, 1725eko maiatzaren 5a. “Holandar ontziteriako komandantearen eta kapitainen aginduz, ni, Leendert Hasenbosch, uharte bakartu honetan lehorreratu naute, nire zorigaitzerako”.  

Herbeheretar marinela, 1695ean Hagan jaioa, Ekialdeko... [+]


Erromatar izurdeak Austrian

Austraiko Wels hirian, erromatar garaiko Ovilava kolonian, mila metro koadrotik gorako villa aberatsa industen hasi ziren 2023an, eta, berriki, K.o. II. mendeko hiru mosaiko aurkitu dituzte. Arduradunen esanetan, aurkikuntza horretan "bat egiten dute kalitate artistikoak,... [+]


Hatz-marka baino gehiago

Segovia (Espainia), duela 43.000 urte inguru. Neandertal batek hatza pigmentu gorritan busti eta puntu bat margotu zuen 25 cm inguruko harri baten erdian. Harria 2022an aurkitu zuten arkeologoek San Lazaro leizean, eta, analisi multiespektral xehea egin ondoren, puntu gorri... [+]


Albert Le Layek ez zuen trukean ezer eskatu

Canfranc (Huesca, Espainia), 1940ko ekaina. Charles De Gaulle jenerala buru zuen Londresko Frantzia Askearen gobernuak erabaki baten berri eman zion Albert Le Lay Canfranceko nazioarteko tren geltokiko Frantziako aduanako arduradunari: bere postuan geratu behar zuen. Ez zirudien... [+]


Erregeen sukaldaria eta sukaldarien erregea

Saint-Cloud (Frantzia), 1810eko apirilaren 1a. Napoleon enperadorea Maria Luisa Austriakoarekin ezkondu zen, eta eztei-tarta ikusgarria Marie-Antoine Carême (1784-1833) sukaldari ospetsuak egin zuen.  

Baina Carême gorteko luxuetatik urrun jaio zen, Pariseko... [+]


Aurpegiko tatuaje bakanak

Duela mende bat Perun aurkitutako momia baten aurpegiko tatuajeak aztertu berri dituzte. Emakumezko baten momia da eta 800 urte inguru ditu.  Adituek ez dakite zer funtzio zuten tatuaje horiek, baina oso bereziak direla nabarmendu dute. 

Batetik, aurpegiko... [+]


Patriarkatua aurkitu dute?

Erromako San Giovanni in Laterano plazan, errutinazko indusketa bat egiten ari zirela, arkeologoek IX.-XIII. mendeetako jauregi baten arrastoak topatu dituzte ezustean. Eta garai hartako aita santuen bizitokia izan litekeela uste dute. Bestela esanda, baliteke Patriarkatua... [+]


Baso bat Veneziaren azpian

Veneziako urmaela, 452. urtea. Hunoen inbasioak bultzatuta, Italiar penintsulako barrualdeko hainbat biztanlek eremu zingiratsuan hartu zuten behin behineko babesa. Baina lonbardiarren inbasioak iritsi ziren urte batzuetan, eta bizitoki iraunkorra bihurtuko zen etorkin... [+]


Desberdinkeriaren jatorriaz

Indo ibaiaren harana, duela 5.000 urte inguru. Mohenjo-Daro hiriak 35.000 biztanle inguru zituen eta, berriki PNAS aldizkarian argitaratutakoaren arabera, Giniren koefiziente oso baxua zuen, 0,22koa –koefiziente horrek gizarteen desberdintasun ekonomikoa neurtzen du,... [+]


Eguneraketa berriak daude