Madril, 1925eko urriaren 13a. José Antonio Primo de Rivera diktadoreak “propaganda antipatriotiko eta antisozialari” buruzko errege dekretua sinatu zuen. 2. ordenan, dekretuak zera zioen: “Lehen hezkuntzako ikuskariek (...) eskoletako testuliburuak aztertuko dituzte, eta espainolez idatzita ez badaude (...), berehala haurren eskuetatik erretiratuko dira, eta irakasleari espedientea zabaldu, enplegua eten eta soldata erdia kenduko zaio”. Euskarazko testuliburuak debekatu zituela, alegia.
Baina ez dirudi neurriak zentzu handirik zuenik, kontuan hartuta urtebete lehenago, 1924ko urriaren 27an, beste errege dekretu batek eskolak euskaraz ematea debekatu zuela. Zirrikiturik ez zuten utzi nahi nonbait, eta, beharbada Xabiertxo-k izango zuen eraginik nonbait. Euskarazko testuliburuen aitzindaria eta belaunaldi askorentzat erreferente izango zena 1925ean bertan argitaratu baitzen lehenengoz.
Zirrikiturik ez zuten utzi nahi nonbait, eta, beharbada Xabiertxo-k izango zuen eraginik nonbait. Euskarazko testuliburuen aitzindaria eta belaunaldi askorentzat erreferente izango zena 1925ean bertan argitaratu baitzen lehenengoz
Baina euskarazko hezkuntzaren kontrako neurriak ez dira azken mendera mugatzen. 1761ean Agustin Kardaberazek hauxe idatzi zuen: “Araban nenbilen batean, hango adiskide eta Erregeren Guardietako kapitan baliente batek behin esan zidan: ‘Aita, nola euskal herrietan umeen haziera ona eta behar den dotrinarik izango da, baldin euskara hondatzeko ahalegin guziak egiten badira, eta gure mutiltxo edo haurrei, beldur eta azotearekin, euskaraz hitz egitea eragozten bazaie?". Hurrengo hamarkadan, 1772an, Karlos III.ak eskolan gaztelania ez beste hizkuntzak erabiltzea debekatu zuen.
Mugaz bestaldean egoera ez zen hobea, eta Frantziar Iraultzak ez zion mesederik egingo euskarazko hezkuntzari; 1794ko azaroan Biltzar Nazionalak hezkuntzan frantsesa bakarrik erabiltzea agindu zuen dekretu bidez.
XIX. mendean, alde batean zein bestean, aurreko mendeko neurriak berretsi zituzten. Espainian Moyano Legeak eskoletan gaztelania inposatu zuen 1857an. Eta Frantzian hainbatetan lehenetsi zuten frantsesa hezkuntzan (1833ko Guizot legea, 1850eko Falloux legea, 1882ko Ferry legea...). Eta, badaezpada, neurri zehatzagoak ere hartu zituzten, esaterako, Mauleko barrutiko inspektoreak 1833an euskara hezkuntzatik baztertzea erabaki zuenean.
Primo de Riveraren diktadura amaitu zenean, Espainiako II. Errepublikak berriro euskaraz ikasteko aukera zabaldu zuen, baina egoerak ez zuen luze iraun. Jakina da, esaterako, Frankismoak euskarazko hezkuntza debekatzeaz gain, makilatxoaren edo eraztunaren metodoak erabiliz eskolan euskaraz hitz egiten zutenak zigortzen zituela.
Baina 2001ean, Cervantes sarien banaketa ekitaldian, Espainiako errege Juan Carlos I.ak esan zuen gaztelania ez dela sekula inposatu, eta ez zioten halako gezurrak gaztelaniaz nahiz beste edozein hizkuntzatan esatea legez debekatu.
Konplitu da Txirritaren esana: ‘Nire aipamenak izango dira / beste laurogei urtean’. 1936an hila, txitean-pitean dabiltza oraindik haren bertsoak. Horixe bera da Rekarteren kasua. 50 urte baino gehiago dira Arabako lautadan Aguraingo eta Araiako ikastolak sortu... [+]
Bilbao Arena –Miribillako estadioa– leporaino bete nahi du Euskalgintzaren Kontseiluak abenduaren 27an. Iazko Euskararen Nazioarteko Egunean (abenduaren 3an) euskararen larrialdi egoeratik indarraldirako bideari ekiteko beharra aldarrikatu bazuen, indarraldia... [+]
Loraldiak eta EHU Kultura Bizkaiak elkarlanean aurkezten dute Sormenola 2025-26 programaren edizio berria. Loraldia Gaztea ardatz estrategikoaren barruan kokatzen den ekimen hau euskal sorkuntzaren harrobi gisa finkatu da, eta aurten apustua areagotzen du: interesa izan... [+]
Iraila, errutinara buelta, askorentzat ikasturte berria eta horri dagozkion zirrarak: ikasturtea norekin konpartitu, nor izan alboan, zer ikasi, nola eta nora joan… Batzuentzat, esperientzia berriak bizitzeko lehen aldia.
Aldiz, beste batzuentzat esperientzia berririk... [+]
Ertzetatik aztertu dute hizkuntza UEUk antolatutako Euskararen periferiak jardunaldietan. Euskarak dituen testuinguru oztopatzaileez mintzatu dira Beñat Garaio HABEko ikerlaria, Iker Villa abeslaria eta aktorea, Diego Pallés EHUko ikerlaria eta Maialen Gago Guka... [+]
"Euskaraz bizi nahi dugu" mezua tindatu zuten larunbatean, eta 48 oren inguru eman dituzte atxiloaldian ekintzaileek. Gorka Torre kontrol judizialpean askatu du prokuradoreak, epaiketaren zain; bertze hirurak komisariara deituak izanen dira.
'Hiri Buruzagia loratzen. Loratu ala hil' lelopean sortu da Irauli proiektu berria, euskarazko kalitatezko jarduerak eta zerbitzuak eskaini nahi dituena; hizkuntzaren indarberritzean oinarrituta.
Iragan berria den Donostiako Zinemaldian euskarazko hiru lan eskaini dira prestigiozko Sail Ofizialean: Maspalomas, Karmele eta Zeru ahoak.
Festibala gutxi gorabehera erdira heldu zenean ohartu nintzen laugarren bat ere bazegoela euskal zinea labelarekin: Los domingos. Bilbon... [+]
Buruilaren 27an ebiakoitz huntan Euskal Herrian Euskaraz-ek Baionan salatu du Euskara bigarren mailako hizkuntza bezala kontsideratua dela. "Euskaraz bizi nahi dugu" mezua margotu dute departamenduaren egoitzaren gainean.
'Itun Soziopolitiko berrirako eskaintza' dokumentua aurkeztu du Euskalgintzaren Kontseiluak, Batuz Aldatu dinamikaren barruan hainbat eragilerekin egindako agerpenean. Eragileek atxekimendua egiteko dokumentu sinagarri bezala aurkeztu dute, eta luze eta zabal azaltzen... [+]
Euskara biziberrituko bada, hizkuntza politiketan jauzi bat ematea ezinbestekotzat du Euskalgintzaren Kontseiluak. Jauzi hori emateko proposamen bat aurkeztu du, eta itun soziopolitiko berri baterako deia egin du, irailaren 26an, Batuz Aldatuko Sinatzaileen II. Batzarrean... [+]
Telesforo Monzon laborategiak antolatutako uda eskolak euskararen etorkizunaz gogoeta egiteko plaza beroa ekarri zuen Bergarara. Hasieran, Garikoitz Goikoetxeak eta Olatz Altunak euskararen egungo egoera eta etorkizuneko joerak marraztu zituzten, eta horren gainean aritu ziren... [+]
Orain arte ez dugu aipatu, baina bada 6-12 urte arteko umeen kirol jarduerari –aisialdiari, oro har– lotuta dagoen eta azpimarratzea merezi duen beste osagai bat: hizkuntza erabilera. Zentzu horretan, euskararen arnasgune dira Eskola Kiroleko programak, lekuan lekuko... [+]
"Ongi etorri Iruñera" zikloa bueltan da. Urriaren 30ean hasiko da migrante eta errefuxiatuekin euskarara hurbiltzeko topaketen bigarren edizioa eta izena emateko epea irekia dago.